HIRI ETA DEPARTAMENDU ARTXIBOAK, DENEI ZABALIK

Departamenduko artxiboen Baionako gunea

2010etik, Baionako artxibo historikoak mediatekatik departamendu artxiboetara mugitu dira, Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxiboen gune berrira. Orain, bertan kontsulta daitezke.

2010etik, Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxiboen gunea

Gunea 2010eko ekainean ireki zen. Paueko departamendu artxiboei atxikia zaie. Ipar Euskal Herriko artxibo ondare guziak, jatorri eta data guzietakoak, publiko ala pribatu, hor kontserbatzen dira.

Kontserbatu funtsak: Erdi Arotik orain arte

Gunearen eraikinean, 11 kilometro lineal artxibo sar daitezke. Erdi Arotik orain arteko artxiboak biltzen ditu, bai hirien departamendu artxiboen funtsetik hartuak (Baiona, Biarritz, Hendaia, Bokale, Bidarte, Donibane Lohizune, Urruña, Uztaritze, Maule, Beskoitze), baita Baionako eta Ipar Euskal Herriko merkataritza ganberakoak, elkarteenak eta partikularrenak ere. Artxibo dokumentu horien artean, agiri mota hauek daude: egoera zibileko aktak, notario aktak, elizako dokumentuak, jujamenduak, arkitekto planak, ikus-entzunezko artxiboak…

Denei zabalik

Bilketa eta kontserbatze eginkizunez gain, Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxiboen guneak artxibo ondare hori ahal bezainbat jenderengana helarazteko xedea du:

- erabiltzaile mota anitzi (ikerlari amateur eta profesionalei, unibertsitateko ikasle eta irakasleei, herritarrei, jakin-nahiei…) ireki ikerketa gelaren bidez,

- ikasleentzako hezkuntza zerbitzuaren bitartez (3. ziklotik unibertsitatera),

- kultura-ekintza dinamikoen politika plantan ematen duen kultura-animazioko lantaldearen bitartez (erakusketak, mintzaldiak, funtsetan bilaketen egiten ikasteko zikloak…).

 

Artxibo berrienak Herriko Etxean ikus daitezke,
Artxibo eta Dokumentazio Zerbitzuan, 3. estaian, Aturri aldetik sartuz.

Informazio gehiago: Baionako eta Ipar Euskal Herriko artxiboen gunea