BAIONAKO ONDAREAREN EZAGUTZERA

Ondarearen Europako egunak

Urtero, irailean, Ondarearen Europako egunen asteburuan, Baionako eta gure eskualdeko aberastasun arraroen ezagutzeko edo berriz ikusteko parada duzue.

Urtetik urtera, ondare egunen kultur hitzordua bazterrezina bilakatu da. Bi egunez, irailean, iraganak oinordetzaz utzi dizkigun eta egungo Baionaren aberastasuna eta aniztasuna osatzen duten berezitasunekin harremanetan ezartzeko gomita duzue. Bisita jostagarriak, erakusketak eta mintzaldiak antolatuz, "Arte eta historia hiria" misioak hiria eta bere historia, berriak eta bilakaera ezagutzea edo berrikustea proposatzen dizue. Baionako ondarearen Europako egunetan, gero eta gertakari erakargarriagoak eta anitzagoak antolatzen dira. 2017tik, tokiko artistei eta eskualdeari atxikiak zaizkionei toki bitxien berenganatzeko parada ematen zaie, sortzaile plastikoei peñetako ateak zabaltzen dizkieten Udazken’Art jaialdiaren bitartez.

Hautatzen ez diren zinez hiri gutik bezala, Baionak pasio sentimendua sortzen du…"
Francis Marmande, idazle eta literatura-kritikari baionarra