BAIONAKO ARTE LANBIDEEN EZAGUTZERA

Arte lanbideen Europako Egunak

Urtero, apirilean, aste batez, arte lanbideak agerian ematen dira. Baionako historiaren eta ondare immaterialaren funtsezko parte direnez, arte artisauek tailerrak zabaltzen dituzte, beren sorkuntzen eta jakitateen erakusteko, arte lanbideen Europako egunen karietara.

Berinagile, erlojugile, zeramikari, zilargile, tapizgile, arrabitegile… Lanbide horiek liluragarriak bezain misteriotsuak dira eta Baionako kultur ondarearen parte dira. Urte guziz, Baionako "arte eta historia hiria" misioak Frantziako arte lanbideen institutuak eta lanbideen eta artisautzaren ganberek sortu Arte lanbideen Europako egunekin bat egiten dute. Apirilean, tailerretako ateak zabalik dituzue, artisten eta artisauen jakitateen eta berrikuntza senaren ezagutzeko. Baionan ezagutza ederren egiteko parada da!

 Beharbada, izpirituaren ernetasunaren, pazientziaren eta ahalmenen frogen atzemateko, artisauengana da joan behar."
Jean Le Rond d’Alembert, XVIII. mendeko matematikari, fisikari, filosofo eta entziklopedista frantsesa