BAIONAKO ARKITEKTUREZ GOZATZERA

Arkitekturaren Frantziako egunak

2016tik, urrian, kultura-hitzordu berria dago: arkitekturaren Frantziako egunak. Asteburu batez, Baionako hiriak arkitekturaren ezagutzera edo berrikustera eta zureganatzera gomitatzen zaitu, arkitekturak gure hiria eraikitzen baitu, eta gure bizitzak apaintzen.

Arkitektura aspaldi handiko artea da, eta denona da. Egunerokoa koloreztatzen eta dantzarazten duen artea da. Urrian, arkitekturaren Frantziako egunak kari, zatoz Baionara, begiradaren zorroztera eta arkitektura-grinaren elikatzera, gure herritar kontzientziaren garatzeko ezinbestekoak baitira. Baionako hiriak "Arte eta historia hiria" labela du. Bisitak, animazioak eta tokiko arkitekto eta eragileekiko topaketak antolatzen ditu, gure biziak zeharkatzen dituzten eraikinen ikusteko, berrikusteko edo/eta bestela ikusteko.

Arkitektura, egungo arteetan gutien ulertua eta gehien ahantzia izanagatik, nego ez den misteriotsuena eta ideiaz elikatuena."
Guy de Maupassant, idazlea eta literatura-kazetaria