BAIONA, FRANTZIAKO ZEZEN HIRI ZAHARRENA

Lasterketak eta tauromakia

Baionako zezen tradizioak Erdi Aroan ditu erroak. Hastapenean, lasterketak eta idi eta behi laxatzeak egiten ziren.

Kirol eta ikusgarri arteko lasterketa ohitura XIII. mendean sortu zen. Zazpi mendeko historiak Baionari nortasun berezia eman diote; hainbestetaraino, non "Frantziako zezen hiri zaharren" aldarrikatzen dela. Mendez mende, gertakari garrantzitsuen ospatzeko herriko etxeak antolatzen zituen lasterketak ofizialagoak bilakatu ziren eta besta giroan sartu ziren. Hirira jiten ziren itzal handiko jendeei eskaintzen zitzaizkien.

Baionako lasterketen gune nagusiak

Baionako bi lasterketa gune nagusiek tauromakia hiri ehunean barneratu zuten: San Izpiritu auzoguneko zurezko zezen-plaza desagertua da; Lachepailletekoa, aldiz, oraino hor da. Hispaniar/mairu inspiraziokoa da, eta zezen denboraldian afizionatuak biltzen segitzen du.
Baionako zezen-plaza famatua da eta zale anitz erakarri ditu: Filipe V.a Espainiakoa, Napoleon III.a eta Eugenia de Montijo, Prosper Mérimée, Théophile Gauthier eta Ernest Hemingway idazleak, Picasso margolaria…

Zezen tradizioa urtero berritzen

Urte guziz, tauromakia modernoko izen handiak Baionan biltzen dira, eta ikusleei oinezko eta zaldikako korridak ematen, baita nobilladak ere. Tradizioak zezen sozietate anitz ditu lagun, ondare immateriala animatzen eta arraberritzen.