Zuhaitza hirian

435 mota desberdinetako 13 000 zuhaitzekin, gai oso zaharrak eta bilduma bat harresien bazterrean, zuhaitza hirian Baionan errotzen da. Gure bizi ingurunea hobetzen eta hiriguneko berotasun lekuak murrizten laguntzen du zuhaitzak.

Ondare zuhaintsu, zerrendatu eta estimatua

Ehundaka zuhaitz landatzen ditu urte guziez Baionako Hiriak: hautu azkar bat gero eta forma, kolore, hotsaila eta argi joko gehiago ekartzeko.

Baina zuhaitz landatzea aipatzean, ondare zuhaintsua aipatzen da ere. Zuhaitz guziak informazio geografiko sistema batean sailkatzen eta zerrendatzen ditugu. Begiz kontrolatzen ditu denbora osoz ari den langile batek eta, hala behar izanez gero, aditu batzuek sakonkiago diagnostikatzen dituzte.

Kudeaketa arrazoitua

Haien zaintzeko, urteko kudeaketa plan bat helarazia zaie Hiriko xedarratze hiru taldeei eta goratasun handian aditua den zerbitzu hornitzaile bati. 
Argitze mozketak, adar ustelen kentzea edo ebakitzeak adituen emaitzen arabera burutuak dira urte guziez denen segurtasunerako.

Landatze plan bat berotasun guneen aurka borrokatzeko

Fenomeno kezkagarriak dira hiriko berotasun guneak, dituzten ondorio kaltegarriengatik, bereziki gure bizi kalitatea eta gure osasunari dagokienez. Ekintza azkarrak eramaten ditu tenperaturen goititzea saihesteko: hilerrietako pasabideen gisara mineralizatuak diren hainbat esparruetan soropila eman, teilatu landareztatuak plantatu, zuhaitzak landatu, zuhaitzaren hitzarmen baten bitartezko kalitatezko ondare zuhaintsu baten zaintza…

 

Ondare zuhaintsua, gure bizi ingurunearen eragile