FAMILIA BARATZE PARTEKATUAK
Hirian landatzea, egingarria da!
Familia baratzeetatik…
Herriko Etxean egoitza soziala duen Baionako tokiko Batzordearen bitartez hiru baratze gune Famila Baratze eta Kolektiboen Federazio Nazionalaren (FNJFC/FBKFN) esku uzten ditu Baionako Hiriak:
- Bécadine, André-Malraux etorbidea
- Chauron, Chauron bidea
- San Bernat, Camille-Delvaille etorbidea
Gaur egun, 165 familia baino gehiagok barazkiak landatzen ahal dituzte eta urte guzian baratzearen azalera osoa mantendu, kolore eta izadi piskat gehiago ekarriz hirira honela.
Badu hiru urte baino gehiago Baionan bizi zaretela eta baratze partekatu bat eta lur zati bat lortu nahi zenukete, Baionako familia baratze hiru guneetako hautagaitza fitxa bat bete behar duzue.
… baratze partekatuetara
Auzotegi bateko biztanleek kolektiboki sortu, eraiki eta landu baratzea da baratze partekatua.
Ekoizpen lekua, edo sinpleago elkarbizitza, trukatzea, kontenplaziokoa, ondoko auzotegietan jadanik plantan ezarriak izan direnetatik hurbil zaitezkete:
- Sequé
- Balichon
- Gurutze Saindua
- San Izpiritu
- eta laster Polo-Beyris-en