Parcs et Jardins
Jardin de Caradoc
Helbidea: Avenue du Docteur Maurice-Delay
64100 Bayonne
Ordutegia: Ouvert toute l’année.
Entrée libre
izadia hirian
René-Cassin lorategia, bere forma irregularrez, arrunt desberdina da auzoa duen Bonnat lorategiaz. Marra malguak eta libreekilako bidexkek, bere landare bizikor multzoek aire basak eta giro bukoliko bat ematen diote. Hortentsia bildumak, osmanthus loreen urrinak, ilarre lurreko landareek, bi magnolia zoragarriek, lastodunen arintasunak eta koloreen pastel ñabardurek oreka dakarkiote paisaia honi.
Udan, goxo da lorategi horretako zuhaitz handien azpian edo musika kioskoaren ondoan pausatzea.
1907an sorturik, Frantses motako estilo klasikoan marraztua da Léon-Bonnat lorategia. Estetika eta sinbolo xedearekin, estilo honek goraldira eramaten du natura zuzentzeko artea, simetria inposatzeko.
Erdian, ardatz simetria bikoitzezko eraikuntza arro handi bat eta ur turrusta batez osatua da.
Inguruan, zuhaixka bilduma bat eta urteko eta bi urteko landare multzo handiek ibiltariari kolore andana bat eskaintzen diote.
Ikusi beharrekoa ere, lorategia sortzean burdina landuazko hesi miresgarria.
Katedralari begira harresien gainetik zazpi metrora pausaturik, lorategi botanikoak landare bizikor sorta aberatsa eskaintzen du. Japoniar kutsuko moldean sortu baratze ororen gisara, eszena desberdin ugari proposatuak dira eremu murritz batean. Ur putzuak zamoekin, ur jauzia, zubia, zubixka hor daude leku zoragarri honi berezitasuna ekartzeko. Lorategi zintzilikatu hau leku onena da pausatzeko, ibiltzeko edo norberak bere jakintzak aberasteko. Zoazte japoniar astigarrak, lastodun eta banbuen bilduma, bananondoak, agapanthusak eta bidiaia gogorarazten dizkiguten beste mota koloretsu eta urrintsuak.
Aholku baten beharra? Landare batek interesa pizten dizue? Lorezain botanista bat gunean egoten da zuen gidatzeko eta haren jaidura zuekin partekatzeko.
Urte guziez berritua den erakusketa bat baratzearen bihotzean plantatu etxean kokatua da.
XIX. mendearen hastapenean, Lord Caradoc, enbaxadoreak, zenbait hektareako parke batez inguratua den Caradoc jauregia eraikiarazi zuen. Hiriak erosi zuen jabetza hau 1950ean eta parkea 1980an berriztatua izan zen. Batzuetan 150 urte ingurukoak diren honen zuhaitz miresgarrien azpitik ibiltzen gara ere: zedroak, ezkiak, sekuoiak, magnoliak…
Begira itzazue ere japoniar astigarrak agapanthus bildumaren ondoan, 1860an landatu “Caradoc” grandiflora magnolia miresgarria edo erlategi pedagogikoa.
Maldan den parke atipiko horretaz balia zaitezte pausatzeko eta Baiona eta Pirinioetara ematen duen ikuspegia preziatzeko. Handi eta ttipientzako jostalekuak proposatuak dira guneko hiru sektoretan.
Urte osoan irekia.
Sartzea urririk
Parcs et Jardins
Helbidea: Avenue du Docteur Maurice-Delay
64100 Bayonne
Ordutegia: Ouvert toute l’année.
Entrée libre
Poterna eta harresietako gune berdeei esker laster ahantziko duzue hurbil den hiri barnea.
Mousserolleseko parkea bere belardi zabal lauarekin leku onena da baloi batekin familian jostatzeko.
Léo-Pouzac parkebaratzea doi-doi berritua eta bere paisaiak Aturrian gaindi.
Eta, azkenik, San Izpiritu auzotegiaren bihotzean, Bergeret parkebaratzea ibaiaren bazterrean eta Marquisat parkebaratzea pausaleku ezagunak.
Marquizat parkebaratzea astelehenetik larunbatera irekia da:
urriaren 1etik apirilaren 30era, 8:30etatik 18:00etara maiatzaren 1etik irailaren 30era, 8:30etatik 20:30etara
igande eta besta egunetan:
urriaren 1etik apirilaren 30era, 9:00etatik 18:00etara
maiatzaren 1etik irailaren 30era, 9:00etatik 20:30etara
Sartzea urririk
Baionako parke eta baratzeak, estilo eta inguru aniztasuna zentzumenen plazerarako!