7-18 URTE ARTEKO HAURREN OPORRALDIEN GARAIAN
Génération juniors : kirol eta kultura jardueren egitaraua
Génération juniors: kirol eta kultura jarduerak osoki urririk Baionan!
Génération juniors 7 -18 urte arteko gazteei, urririk, kirol eta kultura jarduera anitz ezagutzeko bidea eskaintzen die, neguko, udaberriko eta udako oporraldien garaian, herriko, elkarte batzuetako eta bertako klubetako kirol-hezitzaileek eramanik.
Izena linean emateko, nola egin?
Hemendik aitzina, zure izena eman ezazu, egitaraua kontsulta ezazu eta zure haurrarendako jarduerak erreserba itzazu zuzenki linean: espacefamille.bayonne.fr
Familien Gunean kontu bat baduzu
Herriko zerbitzuak jadanik erabiltzen dituzu (eskolaldi inguruko zerbitzuak, eskolako jantegia, haurtzaindegia, etab.).
Zure kontuari konekta zaitez jarduerak kontsultatzeko eta erreserbatzeko.
Familien Gunean konturik ez duzu
- Zure kontua sor ezazu oraintxe, gure zerbitzuek egiazta dezaten
- Zure kontua sortua eta egiaztatua delarik, Gazteen belaunaldien jarduerak erreserba itzazu.
Zure izena emateko edo zure haurrarentzat jarduera bat erreserbatzeko zailtasunik baldin baduzu, edo argibide gehiago nahi baldin badituzu, Baiona Hiriko kirolen zuzendaritza dei dezakezu 05 59 57 09 10 telefono zenbakira.
Jardueren egitaraua
Jardueren egitaraua eskura dezakezu Familien Gunean, hemen klik eginez.
Partaideak
"Gazteen belaunaldia" ekintza gure partaide boluntarioen engaiamenduari esker bideratua da:
- Borroka kirolak ezagutzea: Baionako Klub Olinpikoa (borroka kirolen saila) / ulysse.delprado@wanadoo.fr
- Urpekaritza: Urpekari zaharrak (urpekaritza bataioa) / errotaberea.yann@bbox.fr
- Skate: Andréa Dubourgeat / andydelanoche@gmail.com
- Bizikleta ibilaldiak: Baionako Klub Olinpikoa (zikloturismoaren saila) / michelc64@hotmail.fr
- Pilota: Baionako Abiroina (pilotaren saila) / piquet_laurent@orange.fr
- Ultimate: Euskadisk (Biarritz)
- Arraunketa: Baionako Abiroina (arraunketaren saila) / 05 59 63 33 15
- Arraunketa: Baionako Itsasketa Elkartea /
- Errugbia: Baionako Kirol-Elkartea / asb.coordonnateur@orange.fr