BAIONAKO HIRIAREN ESKOLA-POLITIKA

Eskolan

Baionako Hiriak dituen ardura guzien artean, eskola izaten da garrantzitsuenetakoa, hezkuntza zorrotza eta gorara heltzeko politika publiko bat bideratzeko xedearekin, lehentasun bakar batek eramanik, zuen haurren arrakasta.

20 eskola publikok (lehen mailako 7 eskola, 7 ama eskola, eta ama eskolak eta lehen mailak batzen dituzten 6 eskola) et 8 eskolako talde pribatuk (6 irakaskuntza katolikokoak eta 2 ikastola) 4 300 ikasle errezibitzen dituzte guti gorabehera (2472 eskola publikoan).

Eskolen eraikuntza, mantentzea eta ibilera izaten dira Baionako Hiriaren eskumenean. Baitezpadako eskumenez gain, arlo desberdinetan ere esku hartzen du ikasleen ongizatean parte hartzeko eta ikasle gurasoen eta Hezkuntza Nazionalaren arteko partaidetza zaintzeko.

Bestalde, Baionako Hiriak eskolei beharrezko baliabideak ematen dizkie, arte, kultura, kirol, informatika edo ingurumenaren arloko eskolako egitasmoen garapena bultzatzeko.

2012ko sartzetik goiti, Hiriak eskolen sektorizazioaren araua onartzen du. Izendapenak egiten dira bizilekuaren helbideari dagokion eremuko eskolan, aipatzen den eskolak duen harrera ahalmenaren heinean.


Eskolan izen ematearen eta sektorizazioaren barne araudia deskargatu (PDF, 2,9 Mo)

Baionako eskolen sektorizazioaren mapak kontsulta itzazu (dagokizun eskola aurkitzeko, bizi zaren eremuan klik egin edo zure helbidea bilagailuan sartu):

2023-2024 ikasturterako, eskolako eta eskolaldi inguruko izen emate galde berriak hezkuntza zerbitzuak ikertuko ditu honako egin-moldearen arabera:

Hezkuntza zerbitzuarekin hitzordua finkatzea baitezpadakoa da

Hezkuntza zerbitzuarekin hitzordua finkatu beharko duzue telefonoz 05 59 46 60 32ra edo 05 59 46 60 45ra deituz hauetako izen emate epeetan:

  • 2021eko urtarrilaren 1a aitzin sortu haurrentzat :  2023 otsailaren 27tik  martxoaren 10era.
  • 2021ko urtarrila eta agorrila artean sortu 2 urteko haurrentzat, TTS dispositiboan 2023ko irailean eskolatzearentzat:  2023ko martxoaren 27tik 2023ko martxoaren 31ra.

  • Baionako eskola publikoetan diren HSeko haurrentzat, 2022ko irailean 1. urtean sartuko direnentzat eta  beren eremutik kanpoko eskoletan diren BTSeko gela bereziko haurrentzat, 2023o irailean TSean sartuko direnentzat: eskolaren bitartez gurasoek aitzinetik bete izen-emate fitxa errezibituko dute, baieztatzekoa, betetzekoa eta itzultzekoa 2023ko apirilaren 28a aitzin. Honekin batera,  3 hilabete baino gutiagoko bizilekuaren frogagiria juntatu beharko dute. Dokumentu horiek zerbitzuan hartu orduko, postaren bidez ukanen dute izen-emate frogagiria.

2023ko apirilaren 3tik maiatzaren 31ra (barne) ez da izen ematerik ikertuko.

Zure haurraren izena emateko hitzordura baitezpada ekarri behar dituzun dokumentuak

Cassin Harrera Lekuan errezibitua izanen zara, Bernède karrika, 3 zenbakian. Ondoko dokumentuak ukan beharko dituzu:

  • familiako liburuxka, baita bi gurasoetatik baten edo legezko arduradunaren nortasun agiria ere,
  • gurasoak bereiziak baldin badira, 2. gurasoaren idatzizko adostasuna + nortasun agiriaren kopia,
  • haurraren osagarri liburuxka, egin beharreko txertoak eginak direla frogatzeko,
  • bizilekuaren frogagiria, 3 hilabete baino gutiagokoa (aterpetuak badira, ohorearen ziurtagiria + aterpekidearen agiriaren froga).
  • Ipar Euskal Herriko eta Seignanx-eko FaLKaren hartzaile zenbakia edo zerga agiria, hartzaile ez direnentzat edo etorri berrientzat,
  • Bankuko nortasun agiria, eskolaldi inguruko zerbitzuen ordainketarako kentze automatikoa plantan ezarri nahi baduzu.

Txostena onartuko da beharrezkoak diren dokumentu guziak aurkeztu eta.

Baimen berezi bat eskatu

Baionako eskolen sektorizazioarengatik eta familiek baimen berezi bat eskatu nahi baldin badute, dokumentu gehigarri batzuk aurkeztu beharko dira Cassin Harrera Lekuan, 2023ko apirilaren 1a aitzin.

Haur baionarren izen ematea

Baionarrak ez diren haurren izen ematea

Baimen bereziak legezkoak dira ondoko ikasleentzat…
 
  • Haren anaia edo ahizpa/arreba eskatutako eskolan ibiltzen da,
  • Haren eskolatzea ordutegi egokitutako klasean eginen da (onarpen bakarreko batzordearen erabakia), Eskola-Inklusiorako Klasean (ULIS) edo Hezkuntza Berezirako Zerbitzu gisa Sailkatutako Gizarte Zerbitzuan (SESSAD) (hezkuntza bereziaren batzordearen iritzia).

Argibide gehiagorako edo irekitze egunetatik kanpo izena emateko hitzordua hartzeko, 05 59 46 60 32 edo 05 59 46 60 45 telefono zenbakira dei ezazu.

  • Urritasun egoeran diren ikasleei zuzendutako integrazio klasea.
    Argibideak Ahalmen Urrikoen Departamenduko Etxearen ondoan (AUDE) – Itsasaldeko Hiribidea, 66. 64100 Baiona – 05 59 46 32 32
  • Elebidunezko klasea, euskara-frantsesa. Euskarazko irakaskuntzaren gidaliburua kontsultatu.
  • Ordutegi egokitutako musika klasea (CHAM)
  • Ordutegi egokitutako antzerki klasea (CHAT), Charles Malegarie eskolan.

 

Akademia ikuskaritza Hezkuntza Nazionalaren departamenduko zerbitzuen zuzendaritza da. Eskolako antolaketa, irakasleak, azterketen eta konkurtsoen antolaketa, eskolatzea eta eskolako bizitza kudeatzen ditu.

Lurraldeko elkargoekin partaidetzan ari da: herriekin lehen mailako irakaskuntzari dagokionez, departamenduekin kolegioei dagokienez eta eskualdeekin lizeoei dagokienez.