GURASO-HAURRA HARREMANA AZKARTZEKO HIRU LEKU BAIONAN

Guraso-haurren harrera lekuak

Heziketa-Egitasmoan sartzen den heziketa segimendua axola baitzaio, Baionako Hiriak, lurraldeko haurtzaro ttipiaren arloko eragile guziekin elkarlanean, gurasoak laguntzen eta sustatzen ditu beren heziketa eginkizunean.

Haurrentzat jostalekua, gurasoentzat mintzatzeko, trukatzeko eta ezagutzeko lekua, Guraso-Haurren hiru harrera lekuk (GHHL) errezibitzen zaituzte Baionan. Gurasotasunari laguntza proposatzen dute. Harrera kide batzuen presentziarekin, GHHLek sei urte arteko haurren eta gurasoen edo erreferentziazko helduen arteko ezagutza eta trukaketarako gune bat eskaintzen dute. Harrera urririk eta anonimoa da.

Trait d’Union elkarteak zure haurrarekin momentu abantailatu batzuk iragatea proposatzen dizu, ingurumen berri eta seguru batean.

Trait d’Union niniei eta 6 urtez peko haurrei zuzendutako jostatzeko eta elkar topatzeko eremu bat da, gurasoek lagundurik. Lagun artean lasaitzeko, elkar entzuteko eta trukatzeko lekua izanik, Trait d'Union elkarteak haurraren sozializazioa eta beregaintasuna laguntzea du xede.

Haurtzaro eta familia arloko profesionalek errezibituko zaituzte eta beste guraso batzuekin elkar ezagutzeko eta trukatzeko aukera ukanen duzu. Lehen aurkezpen hitzordu baten ondotik, gurasoak eta haurrak haien erritmoan etortzen dira. Denei zabaldua, harrera hau urririk eta anonimoa da.

 

Galdera berezirik? Banakako elkarrizketak, hitzordua hartuz

Zure buruari galdezka ari zatzaizkio (elikadura, logura, haurraren bilakabidea, haserreak, eskolatzea, gatazkak…), zure haurra hobeki ulertu nahi zenuke, zure egoera, harreman horretan laguntzaren bila zabiltza, Trait d'Union elkarteak familia-terapeuta batekin urririkako elkarrizketa konfidentzialak proposatzen dizkizu, hitzordua hartuz.

 

Contact

Bouts d’choux elkar entzuteko eta mintzatzeko leku bat da, haurren, gurasoen eta aitatxi eta amatxien arteko momentuak partekatzeko lekua.

Bi harrera kidek animatzen dute eremu hau (gizarte eta familia ekonomia arloko aholkulariak), Done Eztebeko Herritar Bizitzaren Etxeko familia-erreferentea barne. Harrera urririk eta anonimoa da. Jokoak eta liburuak utziak dira parte hartzaileen esku.

Contact

Murmures et petits pas harrera lekuak 0-6 hilabete arteko haurrei eta haien gurasoei zuzendutako eremu berezi bat proposatzen du, baita guraso izanen direnei ere! 

Profesionalekin trukaketak (zure haurra nola lagundu…), irakurketak eta kantuak, eta, noski, beste nini eta gurasoekin partekatzeko momentuak!

Contact