ZURE HAURRAREN HARRERA BAIONAN
Aitzinetikako izen ematea: erabilbidea
1. Aitzinetitako izen emate txostena eskura edo deskarga ezazu
Aitzinetitako izen emate txostena eskura dezakezu haur ttipien bitartekaritza gune bakarrera joanez edo hemen klikatuz.
Harrera mota desberdinen aurkezpen orriak ere kontsulta ditzakezu:
-banakakoak (haurtzainak familia-haurtzaindegietan edo berezko haurtzaindegietan)
-kolektiboak (haurtzaindegiak eta mikro-haurtzaindegiak)
2. Haur ttipien bitartekaritza gune bakarreko animatzailearekin hitzordua har ezazu
Lehen argibide horiez gain, bitartekaritza gune bakarreko animatzailearekin baitezpadako hitzordu batek ekarriko dizkizu harrera motei buruzko menturazko galderei erantzunak: zenbat kostatuko zait? Dudan ohiz kanpoko ordutegiari begira, zer harrera mota hautatu?
3. Aitzinetikako izen ematea burutu ezazu
Argibide guziak eskuratu eta:
Aitzinetikako izen ematea hitzorduaren denboran burutuko duzu
Edo gogoeta denbora bat hartuko duzu. Egitura batzuekin harremanetan sar zaitezke (animatzaileak zerrenda emanen dizu) argibide gehiago ukaiteko edota harrera lekua bisitatzeko.
Zure txostena osaturik, haur ttipien bitartekaritza gune bakarrera ekarri beharko duzu edo mezu elektronikoz bidali beharko duzu ondoko helbidera: relais.unique.petite.enfance[@]bayonne.fr