Banakako harrera Baionan
Familia-haurtzaindegiak, haurtzainak eta Haurtzain-etxeak
Leku kopurua | 14 |
Irekitze egunak | Egunero |
Ordutegia | Familien beharren arabera |
Haurren adina | 4 urtez pekoak |
La Crèche Familiale-ek harrera indibidualizatua proposatzen du, ama laguntzailearen etxean.
Haurtzainak, egiturako zuzendariak, haurraren segimendua egiten du ama laguntzailearen etxean.
Ama laguntzaileek profesionalizaziorako laguntza errezibitzen dute, baita etengabeko prestakuntzarako denbora ere.
Urraspide erraztuak
Erantzukizuna murriztua da eta urraspideak erraztuak gurasoentzat, haurtzaina elkartearen langilea baita.
Haurtzaina ez delarik hor, familia-haurtzaindegiak ordezko langile baten etxean antolatzen du haurraren harrera.
Prezioak
Oreneko prezioa familiaren N-2 baliabideen arabera kalkulatua da. Adierazgarri gisa (2020ko prezio-taula) gutieneko prezioa 0,71€koa da eta gehienekoa 5,33€koa. Parte hartze honetan sartzen dira lansaria, apairu ordainsariak, garbiketa, oporrak… Harrera beharren araberako prezio finko bat kalkulatua da haur artatzailearekin.
Contact
Haurtzainak departamenduko kontseiluak onetsi eta laguntzen dituen profesionalak dira, haurtzaro ttipiaren arloan ari direnak. Haien etxean ari dira lanean.
0-6 urteko haurren harreran berezitutako pedagogoek banakako harrera proposatzen dute, batez ere haurraren erritmoa, beharrak eta bilakabide urratsak zainduz.
Haur ttipi-ttipiei egokitutako harrera mota
Batbederari egokitutako bide honek, gehienik lau haur errezibitzen direla eta, kontrakoa badirudi ere, haurraren sozializazioa errazten du. Alabaina, haurtzaina eta talde ttipiaren arteko harreman artatsu abantailatuari esker, besteekiko eta bere ingurumenarekiko harremanak goxoan sortzeko bidea ematen dio haurrari.
Kanpora irekiak, haurtzainek hirian proposatutako baliabideak erabil ditzakete: parkeak, mediatekak, elkarteak, jostalekuak, zuen haurrei ingurumenaren esperimentazioa eta ezagutza proposatzeko gisan.
Haurtzain baten harrerak gurasoen entzuteko disponibilitate handi bat eskaintzen baldin badu, ordutegi eta egutegi zabalago bat ere proposatzen du, eta gurasoen laneko eta familiako biziari errazago egokitzen da. Baionako haurtzain-harreraren sareak, aterabide egokitu bat ukaitea ahalbidetzen du, norberaren bizitokitik edo lantokitik hurbil.
Azkenik, haurtzainak ez dira baztertuak. Haurtzainen Bitartekaritza gunean elkarretaraturik, elkartruke sare bat osatzen dute, egitasmo bateratuak bideratzen dituzte eta formakuntza jarraiki baten urraspidean sartzen dira. Egiazko lantalde bat osatzen dute.
Aterabide honen alde agertzen bazara, guraso-enplegatzaile izanen zara.
Prezioak
Haurtzain bakoitzak 3,50€ eta 4,67€ arteko oreneko prezio bat aplikatzen du (oreneko prezio garbia), honi garbiketa eta apairu ordainsaria gehitu behar zaiolarik.
Lansari hau bere baliabideen arabera ordaintzeko, gurasoak ukan dezake:
- Familia Laguntza Kutxaren partez, 176€ eta 467€ arteko diru laguntza bat (Zaintza mota libreki hautatzeko Osagaiaren prezioen taula, FaLKek urtero berrikusten duena)
- %50eko zerga kreditu bat, urtean ordaindutako 2 300€ko neurrian.
Contact
Haurtzain-etxe bat haur gazteak errezibitzeko egitura bat da, non gehienik lau haurtzain bil baitaitezke elkarlanean aritzeko.
Duten banakako baimenari esker, bakoitzak lau haur gehienik errezibi ditzake, horretara zuzendutako leku seguru batean.
Haurtzain-etxeetan ari diren haurtzainek beren etxeetan ari direnak bezalako eginbide eta betebehar berak dituzte. Etxean bezala, haurtzain-etxeetan ari diren haurtzainak guraso-enplegatzaileen langileak dira.
Haurtzain-etxeei esker, haurtzainak elkarlanean ari dira, eta beraz, etxeko bakartasuna desagertzen da. Hori dela eta, haurtzain-etxea izaten da haurtzain baten etxean egiten den banakako harrera eta egitura batean egiten den harrera kolektiboaren arteko oreka.
Haurtzain bakoitzak 4€ko oreneko prezioa aplikatzen du, honi garbiketa eta apairu ordainsaria gehitu behar zaiolarik.