ALDAIRA EGITEN DUZUE? BIZITEGI BERRIAN SARTZEN ZARETE?
Zuen aldaira planifika eta antola ezazue!
Bizitegi berria edo ohia oinezkoen bide batean kokatua baldin bada
Bi denbora tarteren arabera bide horietara libroki heltzen ahal zarete.
- Goizetan, astelehenetik larunbatera, 6:00etatik 9:30etara (bizitzaile karta bat baldin baduzue: astelehenetik igandera 6:00etatik 10:30etara eta 19:15etatik 22:00etara). Kargatze/deskargatze lanak denbora tarte horietan burutzen baldin badituzue, ez duzue neholako titulu edo dokumentu beharrik.
- Kargatze/deskargatze lanak 9:30ak iragan eta (edo 10:30ak bizitzaile karta baldin baduzue) luzatzen baldin badira, oinezkoen bide batean aparkatzeko baimen berezi bat eskatu beharko diozue udaltzaintzari.
Zuen aldaira egiteko joan/etorriak burutu behar baldin badituzue, oinezkoen bideetara sartzeko terminalerako pasa txartel bat prestatzea galdegin beharko duzue. Kontrolagailu elektroniko txartel hau prestatua izanen zaizue 50 €-ko berme baten truke. Dirutza hau kontrolagailu txartela berriz ekartzean itzulia izanen zaizue.
Ondoko dokumentuak ekarri beharko dituzue:
- nortasun agiria,
- erabiliko dituzuen ibilgailuen matrikula ziurtagiriak, edo haien matrikulak, edo alokatze sozietatearen izena.
- Terminalen kontrolagailu txartel bat prestatzeko: « trésor public »-aren izenean bete berme txeke bat edo 50 € sakelako diruz.
Bizitegi berria edo ohia oinezkoen bide batetik kanpo kokatua baldin bada
Bi aukera dituzue
1. Operazio guziak burutzen dituzue deus galdegin gabe kolektibitateari
Zuen operazioak beste erabiltzaileen zirkulazioa trabatu gabe edo haien segurtasuna lanjerrean ezarri gabe burutu beharko dituzue, errepide kodeko arauak errespetatuz erabili ibilgailua edo gehiagoren aparkatzeari dagokionez.
Nota: Etxeratze/aldaira helbidea ordainduzko aparkatze gune batean kokatua baldin bada, erabili ibilgailu bakoitzarako ordaindu beharko duzue aparkalekua.
2. Laguntza bat nahi duzue
Baionako Hiriari laguntza ekartzea galdegiten ahal diozue. Honen bidez, behar dituzuen aparkatzeko lekuak zuen operazioak burutzeko ahal bezain hurbil aparkatzeko lekuak erreserbatzeko polizia agindu bat lortuko duzue, bai eta hesi eta seinaletika plantatze berezi bat ere. 34 € ordaindu beharko duzue horretarako.
Honen lortzeko behar duzue:
- zuen eskaera udaltzaintzari aurreikusi eguna baino hamar egun lehenago bederen helarazi,
- etxeratze/aldairaren eguna zehaztu,
- helbidea eman,
- nahi dituzuen lekuen kopurua adierazi,
- erabili ibilgailuen matrikula edo alokatze sozietatearen izena jakinarazi.
Urruneko eskaera egiten baldin baduzue, eskaera epeetan eskuratuz gero zerbitzuak helarazten dizue kontratua (bide elektronikoz ahalaz). Irakurri eta izenpeturik berriz bidaltzen diozue igorria dizuen zerbitzura, « trésor public »-aren izenean bete txeke batekin.
Ordainketa eta kontratua izenpeturik eskuratu ondotik, polizia zerbitzuak agindua idatzi eta zainduko du seinaletika eta hesiak ongi ezarriak izan direla, bai eta zuen kargatze/deskargatze operazioak ongi iragaiten direla.
Kasu: txekea etxeratze/aldairaren eguna baino 5 egun lehenago nahitaez errezibitua izan behar da.
Nota: Etxeratze/aldaira helbidea ordainduzko aparkatze gune batean kokatua baldin bada, erabili ibilgailu bakoitzerako ordaindu beharko duzue aparkalekua.
Nola sartu harremanetan udaltzaintza zerbitzuarekin?
Paulmy hiribideko behere aldeko udalzaintzaren aretoetan kokatua da zerbitzua .