ERAGOZGARRIA, PREBENTIBOA ETA PEDAGOGIKOA
Banakako kamerak udalzaintzarentzat: zertarako?
Patruilan diran udaltzainek banakako kamerak daramatzate 2019ko apirilaren 12ko prefeta aginduaren arabera, barne segurtasun kodearen L. 241-2 artikuluaren betearztea dakarren 2019ko otsailaren 27ko dekretua errespetatuz.
Zergatik ekipamendu hau hautatu?
Hainbat helburu betetzeko egin du ekipamendu honen hautua Hiriak.
- Udaltzainenek erabiltzaileari dioten harremana hobetu. Kamera abian ezartzen du udaltzainak bere interbentzioan filmatua den pertsonari jakinarazi ondotik. Lehen helburua zinez da gorabaheraj saihestea eta harremanak jabaltzea. Badu zenbait urte prozedura hau erabilia dela Bretainia-Handian eta emaitza esanguratsuak ekartzen dituela (22 000 oinezko kamerako helburua 2017ko Londresen).
- Arau hausteen egiaztatzea eta frogen biltzea ahalbidetu auzibide baten karietara.
- Irudiak helburu pedagokiko batekin erabili udaltzainen formakuntza hobetzeko.
- Kamera eramanez arreta handiagoa erakutsi eta hobeki gobernatzera bultzatzen du udaltzaina.
Pintza bat edo uhaleria baten bidez, espaldan edo papoan, eramaten ahal dute kamera. Tresna patruila autoetan finka daitezke ere.
2019ko apirilaren 12ko prefetuaren baimen aginduaren zatia:
1.artikulua – Baiona hiriko udalzaontzako interbentzioen ikusentzunezko grabaketa zortzi bakarkako kameren bitartez egitea baimendua da.
Bakarkako kamerek grabatu datuak hartuko dituen segurtasunezko euskarri informatikoa Baionako Hirian plantatua da.
2.artikulua - Publikoari jakinarazten zaio Baionako Hiriko udaltzainek bakarkako kamerak badituztela eta irudietara heltzeko moldea.
3.artikulua – Sei hilabetez atxikiak dira grabaketak. Epe hau bururatzean, deseginak dira.
4.artikulua – Agindu honen berri eman orduko, Baionako Hiriko Auzapezak gorago aipatu barne segurtasun kodeko R.241-8 eta R.241-15 arteko artikuluetako xedapenen araberakotasunaren agiria helarazten dio Informatika eta Askatasun Batzorde Nazionalari.
Agindu honek baimentzen duen udaltzainen interbentzioen ikus-entzunezko grabaketa Informatika eta Askatasun Batzorde Nazionalaren frogagiria eskuratu ondoren baizik ez da abian ezarriko.
Behin-betiko prefetuaren agindua, bakarkako kamerak
Zoin dira grabatu datuetara heltzeko moldeak?
Informatika, fitxategi eta eskubideei dagokien 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17. zenbakidun 38 artikuluan aurreikusia den aurkakotasun eskubidea ez zaiola tratamendu informatiko honi aplikatzen.
Datuetara heltzeko eskubide hau molde ez zuzenean Informatika eta Askatasun Batzorde Nazionalari zuzenduz erabiltzen da, lege berdineko 41 artikuluan aurreikusi baldintzen arabera.
1978ko urtarrilaren 06ko 78-17 legeko 41 artikulua
39 eta 40 artikuluei ekarri baimen berezien bidez, tratamendu batek Estatuaren segurtasuna, defentsa edo segurantza hunkitzen baldin badu, artikulu honetan aurreikusiak diren baldintzen arabera erabiltzen sa datuetara heltzeko eskubidea bertan dauden informazio guzietarako.
Estatu Kontseilua, Kasazio Auzitegi edo Kontuen Gortean dagoen edo egon izan den bere kide bat izendatzen duen batzordeari zuzendua zaio eskaera, ikerketa baliagarriak eramateko eta beharrezkoak diren aldaketak ekartzeko. Eskatzaileari jakinarazia zaio ikuskatze guziak burutuak izan direla.
Batzordeak egiaztatzen duelarik, tratamenduaren arduradunarekin adosturik, bertan diren datuen komunikazioak ez dituela honen xedeak, Estatuaren segurtasuna, defentsa edo segurantza zalantzan ezartzen, datu hauek eskatzaileari helarazten zaizkio.
Tratamenduak bere baitan ukan ditzakeen informazio batzuen komunikazioak finkatuak zaizkion xedeak zalantzan ematen ez dituen neurrian, fitxategiaren sortzea daraman araudizko aktak aurreikus dezake informazio hauek eskatzaileari helaraz diezazkioleela zuzenko sartua izan den fitxategiaren kudeatzaileak.
1978ko urtarrilaren 06ko 78-17 legeko 42 artikulua
41 artikuluaren xedapenak betearazten ahal zaizkie arau-hausteak aitzindu, bilatu edo egiaztattu, edo zergak kontrolatu edo biltzeko zeregina duten administrazio publikoek eta zerbitzu publikoko misio bat duten pertsona pribatuek abian ezarri tratamenduei, horrelako eskubide bat aurreikusia baldin bada 25, 26 edo 27 artikuluetan idatzi baimenean.