Ingurumena
Zuhaitzen bizitza: landatzetik hasten da arta
Data honetan argitaratua
Horretarako, lurrean ezartze bakoitzak protokolo zorrotz bat segitzen du. Lehenik, Obrak Hasteko Xedearen Deklarazioa egiten du Hiriak, landaketa eremuak lur azpiko sareetan eraginik ez duela segurta hartuz. Deklarazio hori lurpeko sareen beste kudeatzaile batzuek (EDF, telefonia, bero-sarea, ura...) erabil dezaketen lineako plataforma batean emana da.
Lorezainen ezagutzak gero sartzen dira jokoan. Zuhaitz mota bi irizpide nagusiren arabera hautatua da: arbola garatu behar den ingurunea eta lortu nahi den helburua - kamuflatzea, itzala, lerrokadura, apaindura... Zuhaitzaren izariaren hautua nahi den efektua lortzeko epearen arabera egina da. Lorezainaren ikuspegitik, hiruzpalau urteko gai gaztea interesgarria da, bere ingurune berrira hobeki egokitzeko abantaila baitu. Landatua izan aitzin, zuhaitza arinki moztua da, bazterretako kimuak lehenesteko, erdira buruz gurutzatu kimuak saihesteko eta paperontzi itxurako garapena laguntzeko.
Landaketa
Gutienez metro bateko zabalera duen hobi zabala zulatua da zuhaitz bakoitzerako, arro ttipiaren sortzea aurreikusten duen metodoaren arabera. Motzondoaren inguruan ura atxikiko du, erroak behar bezala murgiltzeko. Gutienez ehun litro behar dira lehen ureztatze horrentzat sustrai eta lurraren arteko aire putzuak saihesteko, usteltzea eta onddoak ekartzen baitute. Ondotik, lurra eta mota bakoitzari egokitu lurbeltzarekin nahasirik betetzen da hobia, bi edo hiru zangoko zurkaitza lekuaren araberan finkatu aitzin. Lehen bi urteak landarearen garapen onerako funtsezkoak dira : zurkaitza egokitua izanen da ere estresa eta orbainak saihesteko. Saski itxura ukan dezan moztua izanen da zuhaitza eta nasaiki ureztatua. Naturalki garatzen uzteko, zainketa bi urteren buruan geldituko da. Lorezainen begi zorrotzak segida hartuko du orduan : bere haztea eta osagarria zainduko dituzte.