Hiriak 28,1 milioi euro inbertitu ditu kulturan eta ekitaldietan © Mathieu Prat 

Herriko etxearen bizia

Etorkizun kontrolatu baterako kudeaketa arduratsua

2025eko otsailsaren 19an, asteazkena, Baionako Hiriko Kontseiluak Aurrekontua bozkatu du. Testuinguru ekonomiko eta legegile zalantzagarrian, aurrekontu-norabidea zorrotz eta aitzina hartuz mantentzen da.

Data honetan argitaratua

Finantza kudeaketa zorrotz bati esker, Baiona Hiriak aurrekontu sendotasun nabarmena erakusten du, bere engaiamenduen atxikitzea eta inbertsio proiektuen segitza bermatzeko. Baiona Hiria finantza estrategia zuhur batean oinarritzen da, finantza ibilbide jasangarri bat bermatuz:

  • Autofinantzamendu gordin sendo bat, kasik 9 M-€-ra heltzen dena 2025eko aurrekontu primitiboan, horrek bere inbertsioen finantza ahalbidetzen dio.
  • Zorpetze kontrolatua, zorpetzera mugatutako errekurtsoarekin eta zor saldo edukiarekin, hiri-zorraren kudeaketa arduratsua bermatuz.
  • Zorra murrizteko gaitasuna kontrolpean, Ogasun Publikoko Programazio Legeak (10 urte eta 12 urte hurrenez hurren) zehaztutako zaintza eta alerta atalaseetatik oso azpitik.

 

Gastuen kudeaketa zorrotza eta finantzamenduen ikerketa optimizatua

Hiriak kudeaketa zorrotza segitzen du bere funtzionamendu gastuak kontrolatzeko, eta aldi berean, zerbitzu publikoaren kalitatea zaintzeko. Baliabideen optimizazioak eta kostuen arrazionalizazioak aurrekontu orekatua bermatzen dute.

Paraleloki, Estatu, Eskualde eta Europar Batasunetik kanpoko finantzaketen bilaketa aktibo batek hiriko egitasmoen laguntzea ahalbidetzen du.

Tokiko zergen igoerarik ez 

Kolektibitateek ez dute defizit publikoaren erantzukizunik, haien aurrekontu bozkatu eta orekatu egiten delako, baina 2025ean, defizit hori murrizteko finantzaketan laguntzera deitzen dira. Baiona Hiriarentzat, zehazki, 1,6 M €-ko ekarpena izan daiteke eskatzen zaiona.

Horregatik, gorago aipatu den finantza egoera osasuntsuak eta bere aurrekontuaren kudeaketa zorrotzak ekarpen hori ordaintzeko parada ematen dute, 2025ean tokiko zergak emendatu gabe. Ondasun higiezinen gaineko zergaren eta bizitegien gaineko zergaren tasak ez dira emendatuko 2025ean Baionan.

Inbertsio zehatzak auzo guziendako

Baiona Hiriak inbertsio programa egituratu bat bozkatu du, programa baimenetan zehaztua, iraupenari buruzko lorpenak bermatuz. Auzo bakitzak, horrela, biztanleen egunerokoa hobetzeko pentsatuak diren antolamenduak ditu: Mediateka eta Gaskoien plaza; Zezen-plazaren birgaitzea; Malégarie eta Citadelle eskolen modernizazioa; Ansoteko lautadaren eta Urtasun baserriaren garapena; Poloko mikro-haurtzaindegiaren sortzea; Prissé-ko bero–sarea energia berdeago batentzat; Tram’bus-ari lotutako egokitzapenak, bide eta espazio publikoak; haurrentzako jostagune berriak. Inbertsioak iraupenean egiten dira, lurraldearen eraldaketa progresibo eta iraunkorra bermatuz baionarren zerbitzura.

2025ean 14 milioi euro baino gehiago inbertituko dira auzoetan, eta arreta berezia ezarria izanen da zentro zaharreko etxebizitzak birgaitzeko, ekipamendu publikoak mantentzeko eta bizi-esparrua hobetzeko. Hiri atsegin, jasangarri eta denen eskura izateko konpromisoarekin segitzen du Baionak.