Eszena San-Izpiritun gertatzen da, Laguntza Katolikoaren gordelekuan, barealdian, lorategi tiki bati begira. Marie* leku horretan dabil usu, 2024ko otsailan ireki zutenez geroztik. "Lehenik, bakartuta gelditu nintzen une batean, familia barneko indarkeriaren ondorioz, laguntza, arropa, izarak, higiene produktuak bila etorri nintzen. Hamarkadak dira elkartea ezagutzen dudala, beraz, konfiantza nuen atea pusatzean. Eta artea interesatzen zaidanez –ikasketak eginak nituen arlo horretan-, Karrikako Artisten Tailerrean parte hartzea proposatu zidaten, Dominique-ek animatzen duen horrtean."
Erregularra da. Sormenezko arratsalde hau, gozotasunez eta onginahiz blai, arnasgunea da. Beste belaunaldi batzuk ezagutzen ditu, beste esperientzia batzuk ere bai. Anthony gazteagoa da. Duela zenbait urte bere iparrorratza galdu du bere ama koman sartu delarik. Gazteegia birgaitzeko eta marko estuetan moldatzeko. Gutirekin bizitzera ohitua, hala ere marrazten segitu du. « Ahizpak imitatuz hasi nintzen, sei urte nituela, eta gero freskoak margotu nituen, dio gaur egun 26 urte dituen gazteak. Nik dut Angelun, Compagnons du devoir-en freskoa egin, kontatzen du harro, baina egunero praktikatzea zaila bihurtu da, alokairu batetik bestera mugitzen naizelako… » Etxebizitzarik gabe.
Didam-era gomitatu zuen lagun batek Points de Vue festibaleko erakusketa batera, tokiak eta bere irizpideak liluratu zuen. Eta ausardia pixka batekin, antolatzaileekin elkartzeko galdetu zuen, eta l’Atelier des artistes de la rue-ri buruz hitz egin zien, horma bat inbertitzea proposatuz. Hori egin da: martxoaren 23ra arte, zazpi artisten marrazkiak, tailerreko aintzindariak Guillaume Fauveauri eskainitako argazki erakusketarekin batera aurkitzekoak dira.
Dominique, taldeari aholku eske etorritako esku-hartzaileak, dinamika mantentzeko ideiak ere baditu. "Bordelera eraman nahi nituzke, Bassins de Lumière bisitatzera. Leku zoragarria da. Beste inspirazio iturri batzuk, ozeanoaren gaineko ilunabarrak: haien sormena sustatuko duen antolatzeko ateraldi sinple bat. Gaineratekoan, leloa sinplea da: utzi, adi egon eta behar izanez gero proposatu. Eta batzuei, konfiantza ematea besterik ez, trebeak baitira."
*Izena aldatu da
Didam, Lesseps karrika 6. Asteartetik igandera irekia, 13:00etatik 18:30era
Laguntza katolikoa, Malteko Ordena, Gurutze Gorria eta Eguneko Harrera Puntua erakundeen arteko elkarlanak bultzatua, Karrikako Artisten Tailerra egiten da ostegun arratsaldero Laguntza Katolikoaren instalazioetan. Etxebizitzarik gabe diren pertsonentzat irekia da, haien marrazkiak gordetzeko eta kitorik materiala maileguan hartzeko aukera dute.