Lanak, Bizi hiritarra
"Les Murailles" egoitzaren zaharberritzea
Data honetan argitaratua
Jean-René Etchegaray, Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak, Roland Hirigoyen, Habitat Sud Atlantic-eko lehendakariak eta Lausséni Sangaré, Habitat Sud Atlantic-eko zuzendari nagusiak uztailaren 21ean inauguratua, operazio eredugarri honek erronka bikoitza hartu du: egungo ondarearen birgaitze termikoa eta etxebizitza berrien sortzea Zero Artifizializazio Garbiaren tenorean.
Habitat Sud Atlantic (HSA) eta Baiona Hiriak gidaturik, bizitegi multzo horren birgaitzeak 54 etxebizitzen kanpoaldetik isolamendu termiko baten eraikitzea ahalbidetu du. Etxebizitzek orain C etiketa bat erakusten dute (energia kontsumo primarioa <edo= 150kW hep/m2 .an), aitzin D etiketa baten aurka. Operazio honek BBC Effinergie Innovation zigilua lortu du, garapen iraunkorreko urrats baten lekuko, ekonomia, gizarte eta ingurumen mozkinak bateratuz.
Lan horiez gain, segurtasun lanak eta bizi-ingurunearen hobekuntza daude, estandar elektrikoak berritu eta gune amankomunen tindaketarekin.
Zaharberritze termikoko aurrekondua, 3.1 milioi eurokoa da, edo kasik 63.000 eurokoa etxebizitza bakoitzeko (54 etxebizitza).
11 etxebizitza berriren sorkuntza
« Les Murailles » egoitzak erakusten du eraikitako ondarea optimizatzeko gaitasuna; kasu zehatz honetan, 11 etxebizitza sortu dira eraikinaren azken mailetan.
Sabaieko bolumenek (jatorriz antzinako lehortegiak zirenak), teilatupeko altuera handiekin, 11 bizitegi atipiko, atsegin eta zeharkatzaile sortzen lagundu dute. Irekiduren dimentsioak jadanik existitzen diren irekiguneena hartzen du.
11 bizitegiak, osoki integratuak, honela garatuak izan dira egoitzako 4. solairuan, nobanakoak eta familiak aterpetu ahal izateko: 4 T2, 6T3 eta 1 T4, egoitzako 8 sarreretan banatuak. Alokairuek eskuragarriak izaten segitzen dute, T4 berriaren hilabeteko alokairuk erakusten duen bezala, 527 eurotan ezarria, kargurik gabe.
11 etxebizitza horien sortzeko aurrekondua 1.5 M €-koa da.