Artistak Didam-en aitzinean, bera aurpegi-mosaiko batez estalia © Sébastien Hiribarren 

Festibala

Points de Vue : non ikusi karrikako arte obra berriak?

Festibalaren 8. edizio honek beltza eta zuria ditu gai. Hamar bat lan berri daude deskubritzeke espazio publikoan.

Data honetan argitaratua

Points de Vue festibalaren zortzigarren edizioa berezia da; izan ere, bere historian lehen aldiz, artista gonbidatuek zuri-beltzean lan egitea dute ardatz nagusi. Mundua beste era batera ikustea eta hiria bere kolore guztietan erakustea proposatzen duen asmo zorrotza. Diktomia hori oso eremu emankorra da sorkuntza artistikorako.

Karrikako artearen hamahiru artistek ekin diote erronkari:

  • Alberto Ruce. Siziliar honen unibertso piktorikoak poetikoa, onirikoa eta delikatua izan nahi du. Obra Poissonnerie karrika 16an.
  • Benjamin Jeanjean. Euskal Herrian bizi den artista bisualak grabatu zaharretatik, iruditeria berrietatik, irrazionaletatik baina baita gizateriatik hartzen du inspirazioa. Obra Justin-Bourdaa plazatxoan. 
  • Claude Billès. Baionarrak hainbat baliabide eta teknika erabiltzen ditu, hala nola kolaketa, pintura, argazkia, serigrafia edo bideoa. Obra Didam-en, Lesseps kaian.
  • Caro Worboys. Ingeles honen lanak belaunaldien arteko harremanak aztertzen ditu eta transmisioa bere sorkuntza prozesuaren muinean ezartzen du. Obra Didam-en, Lesseps kaian.
  • Elsa Langlais. Baionarrak casson mosaikoa praktiktzen du. Esku hartzen duen gainazaletan konponketak eta egokitzapenak egite ditu. Obra Cabotte karrikan.
  • Ender. Erraldoitasuna lehenesten duen muralismoaren kontrara, paristarrak haurren begiradaren irispidean dagoen obra bat proposatzen du, kontestuala eta ludikoa. Obra Bonnat-Helleu Museoa eta Euskal Museoaren artean. 
  • Ladybug. Nanteseko artista txantiloista, bere lanak gizatasuna nabarmentzen du, emozioak eta aurpegiko adierazpenak ikertuz. Obra Eguzkian erresidentzian, Harambillet etorbidea 3an. 
  • Les Fantômes. Non teknologiak aztikeriarako balio duen. Mamuak eguneroko keinuei omenaldia egiten dieten izaki argitsuak dira. Obra Amiral Lespès kaian. 
  • Mikel Pollo Daverat. Bere euskal sustraiei lotua, askatasuna gorpuzten duen Pollo izeneko irudimenezko pertsonaia margotzen du. Obra Lesseps kaia 19an.
  • Nemo Rhunensky. Pinturatik idazketara, ezaugarri bakarra dago, sena agerian uzten duena. Obra San-Ispirituko zubian. 
  • Olga Kisseleva. Net-art eta bioart-aren artista, ikertzaile, maisu eta aintzindari honek sari anitz irabazi du. Obra San-Ispiritu zubian. 
  • Nut. Estilo berri baten sortzailea da arte urbanoan, bere lanean portzelana urdina eta zuria integratzean datzana. Obra Grand Hargous karrikan. 
  • The Wa. Graffitiaren alderdi inpertinentearen oinordekoa, inposatutako kodeak zalantzan ezartzen eta ezegonkortzen ditu ukitu tikiekin. Obra Sainte-Ursule karrika 10ean.

www.pointsdevue.eus/