Propreté, Osagarria
Tigre eltxoa: hobeki ezagutu, desagertarazteko
Data honetan argitaratua
« Zure ustez, nola ezagutzen da tigre eltxo bat? » galdetzen du Eric-ek. Erantzuna zuhurra da. Emazte gazteak jada ez daki gehiegi, baina poltsa berean azeoak eta anofiloak ezarri eta gainetik kentzeko gogoa du. Hori zen, bestalde, Eric-ek ordezkatzen duen Baiona Hiriko Segurtasun eta Osasun zerbitzuari egin zion eskaeraren zentzua. Baionako Gainetan dagoen pabilioi tiki eta lorategi baten maizter, bere egongelan bakartuta bizi da bikotekidearekin eta haien hiru seme-alabekin. Aterabiderik ezean, Hiriko zerbitzuengana hurbildu zen. Arazoak ere konplexuago dirudi, uda bukatzeak mota guztietako eltxoen aktibitate maila bat markatzen baitu, diapausoa baino lehen, hau da, intsektuaren garapena geldiaraztea negurako.
Hiri ingurunearekiko lehentasuna
Inguruak eta zangoak bizkor ikustatuz gero, bi eltxo mota ikus daitezke: Culex zahar hori, zeinaren txistu bereizgarria gure gau eta tigrearen oroitzapen onaz oroitzen baita, Asiatik etorri eta jantzi marradun zuri-beltz, tiki, isil, erasokor eta gaixotasun tropikalak transmititzeko gai den espezie hori. Batez ere, eltxoak nahiago ditu eguna, hiri eta leku itzaltsuak, guk bezala.
Berri ona da hegalari hau lehen brisan desagertzen dela eta ez duela 150 metro baino gehiago egiten bere sortze-lekutik. Habia bilatu besterik ez da egiterik. Eric pistan dago eta lorategitik hasten da. Igerileku tikia iragazia da. Ez dago kezkarik. Aldiz, loreontzi hutsak, loreontzien kupoiak, euria hartzen duten haurren plastikozko jostailuak, azpian ura gelditzen den egurrezko terraza, teilatu terraza, zeinaren ur-hustuketak landaretzak estaliak izan daitezkeen, euri batetik bestera ura atxikitzen duen begirada… guzti honek aukera zoragarriak eskaintzen dizkio espezie inbaditzaile honi, hiri-ingurunean iragazten baita. Zura dago loretegian, intsektuen babesleku dena, baina baita errunaldi tokia dena ere, hondakinak metatzen badira. Plastikozko poltsa tikienak ura gorde dezake hainbat egunez bere tolesetan, eta hori nahikoa da dozenaka larba ateratzeko. Inguruko loretegiek lehen begiratuan ezaugarri berberak dituzte. Emaitzak argiak dira: tigre eltxoen hazkuntza batean aurkitzen gira.
Ur geldia saihestu
Eric jabearekin harremanetan ezarriko da zabaltzako terrazako ur-fluxua garbitzeko. Aparkalekuan ikuskatzen segitzen du eta euri-uren ebakuazioak aztertzen ditu, ur geldia saihesteko aterabide bat bilatuz. Bestalde, maizterrek ohitura txarrak ehizatuko dituzte, euri-ura atxiki dezakeen oro beren lorategitik baztertuz, auzokoei kontsigna segiaraziz. Bataila honetan beharrezkoa da kolektiboki jokatzea, eta konponbideak neurri handi batean erreflexu onen segida bati zor dio.
Une berean, Baionaz bestaldean, André-ek bere bizitegian atez ateko bat hasten du helburu berberarekin. Baiona Hiriak eratu duen tigre eltxoaren berrogei enbaxadoreen artean dago, praktika onak zabaltzeko ideian. Bere, inguruan, denek omen dute gerra honen berri baina mobilizazioa desordenaturik egiten da. Zergatik ez loreontzi kupoiak hondarrez bete? Non instalatu eltxo-sare bat begirada baten gainean? Emeak 150 arraultze erruten ditu 12 egunean behin, ez uretan, urpean egon daitekeen gainazal solido batean baizik. Hemen pote bat, han bidexkan suhartasun bat, euri-uraren berreskuratzaile bat, iragazgaitza zela uste zen baina larbaz beterik dagoen euri-uraren biltzailea, ontzi bat leku egokian eta eklosio asko sortzeko nahikoak diren gauza tiki horiek guziak… Sendabideak etsaia ongi ezagutzeari bakarrik erantzuten dio. Keinu tiki horiekin, erantzun handi bat egiten da.