Lorategi botanikoa © Marie Balespouey 

Ingurumena

Itxura zabarra duen lorategia

Paradoxikoki, itxura naturala edukitzeak mantentze anitz galdetzen du… Emaitza hori erdiesteko, hiriko bost langilek Lorategi Botanikoa mantentzen dute urteko sei hilabetetan. Zergatik hainbeste? Hemen dena eskuz egiten delako.

Data honetan argitaratua

Sartzea doakoa da asteartetik larunbatera, 10:00etatik 18:00etara.

Hemen, oparoak direlako desiragarriak ez diren belar txarrak eskuz kentzen dira. Igurikimen guzien kontra, batzuk neurrizko neurrian kontserbatzen dira, hala nola rumexa, landare-zorriak erakartzen dituena, zurtoin horietan konzentratuz adibidez. Landareen kimu batzuk bertan utziak dira, lurrak aseptifikatzen laguntzen baitute. Sarkinik erabiltzen ez denez, ezta produtu fitosanitariorik ere, biodibertsitatea distiratsua da, intsektuek beren funtzio lagungarria betetzen dute.

Lorategi botanikoko ekipoa hezia da ingurumena errespetatzen duten teknika hauetan, landareak beren elkarreraginen eta beren defentsan indartzeko duten elkarreraginaren arabera hautatuak dira. Ur-jauzi tiki bat arro tikietarantz doa, eta bertan ur-landareak hautatuak izan dira beraien propietate saneatzaileentzat.

Aurten, lorategiko ertzak aldatuak izan dira, etxetxoa berritua izan da « Ô les couleurs » erakusketari harrera egiteko. 5.000 pertsona baino gehiago errezibituak izan dira, joan den apirilaren 9an iragan den irekitzearen ondoko hiru asteetan. Lorategira sartzeko Poterne gunean lanak izanki, leku honek ukaezina eta merezitako arrakasta du.

Plan du Jardin

Localiser