Zuhaitzen landaketa CROUSaren atarian 2024ko otsailean © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Herriko etxearen bizia

Aurrekondu berde bat herriko gastuak bere karbono isurien galbidera pasatzeko

Trantsizio ekologiko eta soliarioaren proiektuaren barne, Baiona Hiriak metodo bat aplikatzen du Aurrekondu nagusian diren gastuak karbono isurtze induzituen arabera sailkatzeko. Aurrekondu berdea da, 2024an bigarren aldiz argitaratua.

Data honetan argitaratua

I4CE izenekoa, analisi metodoa « giltza eskuan » eskaintzen die komunitateei Klimaren Ekonomia Institutuak. 2024ko txostena maiatzaren 30ean aurkeztua izan da Herriko Kontseiluan.

Azterketa kontabilitate datuak erabiliz egiten da, galdera bati erantzun nahian: Herriko gastuek 2050erako 1,5°-ra mugatutako berotze globala lortzen laguntzen dute ala ez? Sailkapena  bost erantzunetan banatzen da: aldekoa, aldekoa baldintzetan, neutroa, desegokia, sakondu beharrekoa – analisia zehazteke dauden proiektuei dagokien titulazioa. Horixe gertatzen da, adibidez, soldata-masari edo elkarteentzako diru-laguntzei dagozkien gastuekin.

Aldeko xahuketak baldintzetan

Inbertsioen % 32a « baldintzapeko aldekotzat » jotzen da, horrek erran nahi du berotze globala arintzearen aldekoak direla, baina ez dutela karbono-neutraltasuna lortzen uzten. Hori da inbertsio proiektu nagusien kasua, hala nola Bonnat-Helleu museoaren berrikuntza, bai eta Mediatekaren berritze osoa ere, energia estandar handinahiei esker kontsumoa murriztuko baita, Baita BES isuriak ere.

Gastu oso aldekoak

Gastu oso aldekoak aurrekontu nagusiaren % 4ekoak dira. Horien artean daude zuhaitzak landatzea, Jean Dauger estadioaren perimetroan edo CROUSaren atarian berriki gertatu den bezala. Astean bazkari begetariano baten ezartzak ere laguntzen du, laborantzari lotuak diren berotegi efektuko gasen % 80a haziendatik heldu diren janariak baitira. Bizikleta-bideak beste adibide mesedegarri bat dira. Haien obratzeak bioaniztasunean eragina badu ere, metodoaren alderdi hori ez da analisiaren kuadroan atxikitzen. Garapenaren xedea bakarrik hartzen da kontuan, hau da, gero eta biztanle gehiagoren bizikletaren erabilera. Eta bidaiatzeko medio leun honek BEG isuriak murritzen laguntzen du.

Inbestizamendu ez onuragarriak

Ibilgailu termikoak eta erregaiak erostea, bai eta material informatikoa ere, berotze globalaren arintzearen kontrakoak dira, jakina, bai eta eraikin publikoen eraberritze batzuk ere..

 

*GIECko adituek ezarritako eta Gobernuak 2050ean « karbono-neutraltasuna » lortzeko onartutako helburua, bai Europako Parlamentuaren definizioaren arabera, « karbono-isurketen eta karbono-hustubideek atmosfera-karbonoa labaintzearen arteko oreka ».

Finantzen 2024ko legeak 3.500 biztanletik gorako herriak behartzen ditu Aurrekontu Berdearen eranskin bat sortzera. Dekretua, aldiz, ez da argitaratua izan. Hala eta guztiz ere, Baiona Hiriak argitalpen hori aurreratu du, eranskin bat sortuz 2023tik goiti. Beraz, bigarren txostena argitaratu du.

Budget vert