Elkartasuna
« Table du soir », 30garren denboraldia
Data honetan argitaratua
Azaro hastapenetik martxo hondarrera egun guziez, hamabost boluntario arratsalde hastapenetik sukaldean aritzen dira lehenik, eta gero zerbitzuan beharretan den jendeari apairu beroa ekartzeko. Osasun krisia hasi denetik, 80 bat hartzedunek apairua eramaten dute eta beste berrogoik bizitegirik edo gela beroturik ez dutelako lekuan berean hartzen dute. Arrats guziez, Hiriak San Bernart bidean duen Algeco egoitza elkartearen esku utzirik, elkartasunak miseriari lekua hartzen dio.
Table du soir-ean, 196 boluntariok osatutako sare bat txandakatzen da egunero azaroa hasieratik martxoa bukaera bitartean astean 7 egunez, lehenik sukaldean, eta ondotik, behar dutenei janari bero baten emateko zerbitzuan.
Neguko 30garren denboraldi honetarako 142 egunetan, 11.380 apairu zerbitzatu dituzte. Beren eskaintza jarduera berriekin aberastu da: zinemarako ateraldiak, Loto arratsaldea, sagardotegira joateko ateraldia, Karaoke arratsaldea, mendiko ateraldia Sarako harpeen bisitarekin.
Maiatzaren 13a berriz elkartze egun bat izanen da laguntza anitz biltzea espero duen talde guziarendako.
Xehetasunak > elkartearen facebook
« 1993az geroztik, baionarren eskukada baten babespean elkartea sortu zenetik onuradunen kopurua laukoiztu da, azaltzen du Jean-Michel Prieto lehendakariak. Jasaten ari garen krisiak publiko berri bat gehitzen ari da: jarduera ekonomikoaren bat-bateko beherakadak kaltetutako sasoiko langile gazteak, langabeziaren ondorioz prekaritatean eroritako diru-sarrera apalak dituzten pertsonak, autoan bizi direnak edo gauero apairu beroa ordaindu ezin dutenak.. » Errealitate triste horri aurre egiteko beldurrik ez dute hala ere, table du soir ean dauden 200 boluntarioek. « Laguntza emateko zaletasun bat ikusten ari gara » dio Jean-Michel Prietok. Ez dugu inolako arazorik plangintzak osatzeko. Hainbeste jendek lagundu nahi baitu non boluntarien txanden txandakatze ona ere ziurtatu behar dugun ».
Sukaldariak, erretiratuak, gazteak bi lanen artean
Ikusteko plazerra ematen duen bihotz bultzada bat. Boluntarioak adin guzietakoak dira : egun batean, duela urte battzuk Largenté lizeoan egon zen eta la Table du soir aurkezteko bertan egin nuen mintzaldia gogratu zuen neska gazte bat errezibitu genuen. Bera eta bere laguna boluntario aurkeztu ziren. Ez dugu inoiz honenbeste laguntzaile izan. » Boluntarioez gain, La Table du Soir-ek Baionako hamabost peñen laguntza jasotzen du, apairuak txandako prestatzen dituztenak, baina baita Lanbide Ganbaratik ere, CFAko ikasleen bidez, ogia astean bost egunez egiten eta hornitzen dutenak. Elikagai gehienak Baionako eta Euskal Herriko Elikagaien Bankuak ematen ditu. Euskal Hirigune Elkargoak bigarren algecoaren alokairua ordaintzen du, zeinean, sukaldariak lan eta lan ari diren. Gaineratekoan, La Table du Soir-ek Departamenduko Kontseiluaren eta Gizarte Ekintzako zenbait Zentro Komunetako diru- laguntzei esker bizi da, eta horiei dohaintza pribatuak eta udazkenean normalean antolatu ohi den la foulée du partage lasterketaren onurak gehitzen zaizkie. Azken honek arrakasta handia du, eta, nahiz eta iaz ezin izan zen antolatu linean antolatutako poto batek ordezkatu zuen.
Xehetasunak > Latabledusoir.fr