Kultura
Hizkuntza-aniztasuna: tokiko autoreek bizitzaileen elea ekartzen dute
Data honetan argitaratua
"Ele ekarleak" liburuan Euskal Babel elkarteak argitaratu testuen abiapuntua honako galdera mota zen: zure burua noizbait arrotz sentitu duzu Euskal Herrian? Zure ustez, Italian, dialekto edo pasta mota gehiago dago? Zertarako balio du euskara edo dioula ikasteak?
Erantzunak L'Atalante zineman, Hiri barneko Mediatekan, Merkatuko plazan eta merkatu egunetan Gaskoien Plazan bildu ziren. Frédéric Aribit idazleak, Itxaro Borda autoreak eta Yvan Dheygers marrazkilariak lekukotasun batzuk baliatu eta testu zatiak, olerkiak eta irudiztatzeak proposatu zituzten.
Horien hainbat inspirazio biltzen duen liburuaren argitaratzearen karietara, apirilaren 24an, larunbatean, 17:00etan Facebook live bat animatuko dute, Déborah Loupien-Suarès hautetsiaren presentziarekin, auzapezaren axuanta Emazte/Gizon parekotasuna, ahalmen urritasuna eta hiri inklusiboa, diskriminazioen aurkako borroka, kultuekiko harremanak gaietarako arduraduna.
"Ele ekarleak", Baionako liburu saltegietan eta Jakinolan salgai, apirilaren 24tik aitzina, 9€-tan.