Kultura
Hirietako kulturen loratzea udazkenean
Data honetan argitaratua
THE BAY elkarteak bultzaturik eta doakoa, lehiaketa honek skate-erronka ezberdinen forma hartzen du freestyle (golpe onenak) eta bikote-lasterketa batekin. Jarduera eta erronka guziak doakoak dira, baita publikoaren sarbidea ere. Aski ikusgarria eta izpiritu onekoa, lehiaketa eguerditik goiti hasiko da izen emaiteekin (skate praktikatzaile adituentzat, eskuragarri diren plazen mugan) eta lagunarteko unean. Helsinki-ko jatorrizko ekitaldiaren sortzaileak ere bertan izanen dira. Nazioarteko eta tokiko profesionalak diren skate praktikatzailea, bai eta skate praktikatzaile amateurrak hitzorduan izanen dira.
« THE WAY OUT » Didam, Arte Garaikideko gunea – irailaren 27tik goiti
Points de Vue #8 festibalaren baitan, Kaxu Galerie-ek 2023an esperimentatutako proiektua berritzea proposatzen du Didam-en eta Sainte-Catherine karrikako bere espazioan erakusketa bikoitz batekin. Edizio berri honetarako, Kaxu-k Amine Bouziane galerista paristarrarekin elkarlanean aritzea hautatu du « The Way Out » izeneko proiektuaren inguruan.
Kaxu-k eta Amine Bouziane galerista paristarrak (La Défense-eko « primal Scream » erakusketaren komisarioa 2018an) garatutako erakusketak graffitiaren ikuspegi orokorra proposatzen du karrikako artearen mugimenduko hamar artista enblematikoen lanen bitartez. Blade, T Kid, Maxime Drouet, Ulysse Genet, Lutes, Blaise, Sino, Feito, Dem 189 eta Rap izanen dira, beraz, aurten Didam-en aurkeztutako ibilbidean. Lehen « idazleen » formalismoa barne hartzen duen lan multzoa, mihise gainean idazkera erreproduzituz, bai eta hiri-altzariak, metroa eta hormak euskarri eta testuingurutzat hartuta ikuspegi sortzaile eta konprometituago baten alde egiten duen lan multzoa. Hau da, inskripzioz eta spray-pinturaz estalitako metro zatien erreprodukziora arte, askatasun urte hauen testuinguruan murgiltze efektua eraginez!
"THE WAY OUT" erakusketak, Didam-en 09/27tik 11/10era eta Kaxu galerian 09/28tik 11/10era.
POINTS DE VUE #8 FESTIBALA – Urriaren 10etik 16ra, asteazkenetik igandera, Baionan
Euskal Hirigune Elkargoak Baiona Hiriarekin eta Kaxu galeriarekin elkarlanean antolaturik, Points de Vue festibalak bere zortzigarren edizioa abiaraziko du laster, zuri-beltz alborapenarekin. Benetako aire zabaleko museoa, aurten 11 artisten lanekin osatuko da hiriko 11 gunetan: harresiak, etxaurreak, eskailerak, zubia.
Akitania Berriko erreferentziazko ekitaldi honetaz gain, gonbidatutako artista batzuk egonaldi artistiko egitarau batean sartuko dira Euskal Herriari buruzko beste ikuspuntu bat lortzeko. Aurki itzazu edizio honetako artista guziak eta festibalaren programazioa pointsdevue.eus webgunean.
BEAT STREET DAY- Azaroaren 24an, igandean – 15 :00etan Lauga-n
Beat Street Day hip-hop dantzaren ezinbesteko hitzordua de Frantziako hego-mendebaldean. Duela urte batzuetatik hona, Street Arte estudioarekin elkarlanean antolatua den Baionar lehiaketak Frantziako eta nazioarteko breakdance eta « zutik dantza » eliteak batzen ditu. Hiru orduko emanaldi aparta hip-hop dantza maite dutenentzat eta karrika-giroko segitzaile guzientzat. Familian edo lagunartean ikusteko, Laugan, azaroaren 24an, igandez, 15:00etan.
Txarteldegia: spectacles.bayonne.fr edo Beat Street egunean, Lauga gelan, 14:00etatik goiti.