Vue aérienne sur la future extension du musée Bonnat-Helleu / Bonnat-Helleu museoaren etorkizuneko hedapenari buruzko aireko ikuspegia © Bayonne, musée Bonnat-Helleu / cliché A. Vaquero 

Lanak

Bonnat-Helleu museoaren handitzea: lurretik ateratzen den eraikina.

Duela mende bat baino gehiago sortu zen erakunde baten eraldaketa nagusia. Bonnat-Helle museoaren obra urrats handitan doa. Bere dedadura hartzen duen eraikina lurretik atera da orain.

Data honetan argitaratua

Urtebetean, Bonnat-Helleu museoaren handitze lana, lursail biluzi bat izatetik, eraikinaren goratze izatera pasatu da. Duela gutti Baiona Tikiko eskola ohia zegoen lur sail honetan indusketa-gaiako gunea izan zen, eta bertan agertu diren aurkikuntzak Baionako auzo honen ezagutza historikoa aberasteko etorri eta etorriko dira. INRAPeko ikartzaileek XIII. mendetik XVIII. mendera bitarteko okupazioaren aztarnak aurkitu dituzte bertan, bestek beste hileta gune bat, arkitektura estilo jakin baten lekukoak diren etxebizitza euskarriak dituzten egurrezko hesolak eta bi mailatako karrikak.

2022 urtearen hasieran abiatu zen obra hori, eta hamarnaka ofizio gorputz inplikatu zituen obra handi, jariakin eta sareentzat edo materialen bideratzeentzat. 2022 urtearen bukaeran, zureria instalatu ondoren, estalkiarena abian da, kanpoko arotzeria instalatzen den alde berean.

Urrats horien ondotik, otsaila hasieran, Boufflers aparkalekuan eginak izan ziren geotermia zulaketetatik berotze ekipamenduen lotura lanak iraganen dira.

Lanean…. Eskualdeko dozenaka enpresa

Proiektu honek 28 lantegi nagusi mobilizatzen ditu, horien artean Pirinio Atlantikoetako 16 eta Akitania Berria Eskualdeko 12. Lanaldi osoko 72 lanpostu inpliatzen ditu, horietatik 8 gizarteratze fasean direnak.