Enplegua eta formakuntza
"Euskaraz lan egin" beka abian da
Data honetan argitaratua
Bigarren urtez segidan, euskara jakitea eskatzen duen proiektu profesionala duten pertsonek beka bat jaso dezakete, Ipar Euskal Herriko edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegietan euskarazko ikastaldi trinkoak egiteko. Proiektu profesionalek, EEPren Proiektu estrategikoarekin izan beharko dute lotura (irakaskuntza, haur ttipiak, aisialdiak eta kirol jarduerak, heziketa artistikoa eta kulturala, irakurketa publikoa, hedabideak eta arlo digitala, etab...).2021eko « Euskaraz Lan Egin » dispositiboak, proiektu profesional bat aurkeztuko duten hogei bat pertsona formatu nahi ditu.
Bekak formakuntza « intentsiboak », astean gutienez 30 orenekoak eta hainbat hilabete irauten dutenak baizik ez ditu diruz laguntzen. Formakuntza horiek Ipar Euskal Herrian edo Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi « trinkoetan » egin daitezke.
Formakuntzaren iraupena, hautagaiaren hastapeneko mailak baldintzatuko du, eta formakuntza 2021eko irailaren 1a eta 2022ko agorrilaren 31a bitartean egin beharko du. Formakuntza, Euskal Elkargoan edo Euskal Autonomia Erkidegoan (Eusko Jaurlaritzak homologatu euskaltegi batean) egiteko aukera izanen du, helburua C1 maila lortzea delarik.
Linean izena emateko epea > 2021eko ekainaren 15a.
Argibide gehiago eta lineako izen emate orria > mintzaira.fr
"Euskaraz Lan Egin" bekaren hartzaileen lekukotasinak aurkitu (3 minutuko iraupena) > youtube.com