Horrela, Baiona Hiriak bere engaiamenduak segitzen ditu energia berriztagarrien ekoizpena azkartzeko, eta Prissé-ren 148 etxebizitza berriei, Prissé-ren eskolari, Cam-de-Prat-i edo Simone Veil eskolari bereziki zerbitzu emanen dien ekipamenduaren sortzeko eta ustiatzeko merkatu esleipen horrek urrats berri bat markatzen du haren gauzatzean.
Bere Klima Planaren bitartez, Euskal Hirigune Elargoak helburu handinahia finkatu du: energia beharren %100 asetzea energia berriztagarrien ekoizpenaren bidez 2050ean. Helburuak lortzen laguntzeko, Baiona Hiria Trantssizio Ekologiko eta solidarioaren Proiektuan engaiatu da, energia berriztagarrien garapena azkartzeko, eta bereziki, egur energia, eguzki energia temiko eta fotovoltaikoaren bidezidorren ekoizpena garatuz. Beraz, eskura dauden tokiko baliabideetara eta lurraldeko eragileen beharretara egokitutako mix energetikoa garatu nahi da. Prissé-en bero-sare bat sortzeko egin diren bideragarritasun azterketek proiektuaren interesa erakutsi dute. Urtean 11,4 GWh ekoiztea aurreikusten da, 2280 etxebisitza baliokideren elikadurarako. 11,4 GWh/urte horietatik 6,2 GWh osasun-zentroetara bideratuko dira.
Gainerateko 5,2 GWh-ak, batez ere, etxebizitzetarako eta irakaskuntza-eraikinetarako izanen da, hau da, 1040 etxebizitzen baliokidea (horietatik 148 etxebizitza berriak 2026an HSA eragiketatik ateratuak).