Trantsizio ekologiko eta solidarioaren proiektua ulertu, uhartetxo baten birkalifikazioaren bidez
Data honetan argitaratua
Zaila da proiektu handi honetan sartzea, hiru ardatz jorratzen baititu : hiri soila, natura eta solidarioa. Guzti hau 30 ekintzatan deklinatuz. Errexagoa da adibide konkretu batzuen bidez lortzen direnak ulertzea, hala nola, zentro zahar bateko etxebizitza eraikin batzuen uhartetxoa birkalifikatzea. Horregatik martxoaren 4an prentsari aurkeztua izan zaio etxebizitza modernizatzeko proiektu zabala.
45. lotearen birkalifikazioaren lehen ilustrazio ekologikoa baliabideetan aurreztutako hiri bat da, hiriaren berreraikitze bat, lurraren artifizializazio berri bat saihesten duena. 28 etxebizitza sortu dira bertan erosotasuna, aireztapen naturala eta argitasuna uztartuz, eta hori erronka bat da zentro zahar batean. « Baiona hirigune historikoa mende askotako ondarea da, adierazi du Jean-René Etchegaray baionako auzapezak. Habitat-mota hori dentsitate handikoa da, eta horrek, denborarekin, osasungaiztasun eta segurtasun eza eragin du. Eta hori esker 2009an sortu zen Auzo Zahar Degradatuen Birkalifikazio Programa Nazionalari eskre, 5 uhartetxo berritu ahal izan ditugu hiper-entroan, diru sarrera apalak dituzten pertsonei etxebizitza modernoak eta kalitatezkoak proposatzeko ». Operazio horren barne, berregituratzen ari diren 28 etxebizitzak COLek esleituak izanen dira, jabetzan sartzeko, Alokairu Erreal Solidarioaren formatuan.
Freskotasun oasi bat auzoko biztanleentzat
Proiektu honen bigarren irudia materialak berrerabiltzea da: aldez aurretik utzitako teilak obraren esparruan berrerabiliko dira, edo moztu eta leunduko dira, uhartetxoaren bihotzean sortutako lursail baten lurzoruan berrerabiltzeko. Lurzati honek gainera, ingurumen ezaugarri batzuk izanen ditu: bere lurzoruaren iragazkortasunez gain, malda tiki bat ukanen du, Errobiran joanen diren euri uren fluxua errexteko. Gainera, eguraldia epeltzeko bertutea duten zuhaixkak landatuko dira, neguko hotza zenbait gradutan handituz eta udan freskotasuna ekarriz. 250 m²-ko azalerakoa, haren diseinua auzoko biztanleekin hitzartzean pentsatua izan da; izan ere, haurrentzat jolas-eremu bat sortu nahi izan dute (jolasak tokiko oihanetatik eta hiriko zerbitzuetatik ekoiztuak), baita liburu-kaxa bat sortu ere. Hiritar horiek ere pentsatzen dute hegoaldeko zatian baratze-lorategi baten sorreran.
Egunean zehar lursaila bertako bizilagunen eskura egonen da, gero gauez atari baten bidez hetsia izanen da, bizilagunen lasaitasuna bermatzeko. Sinbolikoki, Baiona historia eta ondare-hiria delako, lurreko markek uhartetxoaren bihotzean suntsitutako eraikin baten edo eraikin zati baten trama zaharra jasoko dute espazio horretan zehar. Azkenik, mugikortasun leuna da proiektu honetan bultzatutako beste bektore ekologikoetako bat Cordeliers karrikara begira dagoen bizikleta garajea sortzeak, auzoko bizilagunentzat. 45 uhartetxoko bizilagunek kutxak izanen dituzte eraikin bakoitzaren barnean.
> > Trantsizio ekologiko eta solidarioaren proiektuari buruz jakin beharreko guztia