500 m²-ko aparteko azalerarekin, Notre-dame kasetoia Europako XVI. mendeko artilleria egiturarik handiena da. © S. Hiribarren 

Ondarea

Hiriaren gotortzearen adibide bat

2024ko irailaren 17 eta 19, eta, 21 eta 22an, Ondarearen Europako Egunek hiriko ondare gotortua, eta bereziki Notre-Dame kasetoia, ezagutaraziko dute Baionan.

Data honetan argitaratua

Ondarearen Europako Egunen 2024ko egitarauak mintzaldiak, bisita komentatuak, kirol ibilaldiak, tailerra, karrika ikusgarria, erakusketak, erakustaldiak, eta beste hainbat animazio mota biltzen ditu. Aurten arreta berezia eskaini zaie gotorlekuei, Notre-Dame kasetoiaren bisitarekin. 1520an eraikia, artilleria hobetu zen garaian, gotorleku hau hiria defendaten zuten harresien beharrezko berrikuntza eta eraldaketaren esparruan kokatzen zen. Batez ere, Espainiako erresumaren atarian dagoen Baionak posizio estrategikoa zuelako Frantzisko 1 subiranoaren eta haren kontseilarien begietan.

40 urtetan, hainbat bastioi sortu dira horrela Baionan: Mousserolles-eko bulebarra, Saint-Léon, Vieille-Boucherie eta Lachepaillet bastioiak. Aparteko eraikuntza-ahalegina egin zuten. Defentsarako elementu berri horien artean, Notre-Dame kasetoia Europan inoiz eraiki den handiena da. Ferra-forman eraikia, zeinaren zati bat geroko berrikuntzek oztopatu baitzuten, harresien aurreranzko tiro-puntua zen hiria babesteko. Kanoi-zuloak oraindik partzialki ikus daitezke barnetik eta erabat kanpotik.

Irailaren 19an, ostegunez, 18:30etik 20ak arte, Nicolas Faucherre gotorlekuen aditua eta historialariaren mintzaldia aitzin-solasaldi ona izanen da kasetoi honen bisitatzeko. Baiona bere defentsarako sare lokal erregional eta nazionaletan kokatuko du; horregatik, sistema konplexu eta aldakor baten handitasuna historian zehar.

Hitzaldirako sarbidea aurretiko erreserbarik gabe (doakoa).

Kasetoierako bisitak, Ondare – Arte eta Historia zerbitzuak animatua, ateratzea 30 minuturik behin, 10:00etatik goiti (toki mugatuak, iraupena 45 min). Doan, BIJ-ean, Bourgneuf karrika 71an, egunean bertan jaso behar da txartela, 09:30etik 12:00etara eta 13:00etatik 16:00etara irailaren 21 eta 22an. 

Harresiak ere autonomiaz deskubritzeko daude Focus – Bayonne en ses remparts argitalpenari esker (CIAP Lapurdum-en eta Turismo Bulegoan eskuragarri). « Artearen eta historiaren hiria » doako argitalpen berri honek, ederki ilustratutako hogeita hamar orrialdetan, Baionak oinordetzan duen defentsa-ondare apartaren ikuspegi orokorra eskaintzen du. Publiko zabalak hamabost mendetako gotorlekuak aurkitzen ditu gaur egun hirian.

Programme des Journées européennes du patrimoine