Baiona Hiriko hautetsiez inguratua den Zerbitzu zibikoko boluntario talde berria © Ville de Bayonne 

Gazteria

15 gaztek interes orokorraren eta ongizatearen aldeko konpromisoa hartu dute Baionan

Baiona Hiriak 16 eta 23 urte harteko 15 gazte boluntario errezibitzen ditu, 8 hilabeteko zerbitzu zibiko misio baterako. Promozio berri honek, lurraldetik datorren gehiengoarentzat, interes orokorreko misioak burutuko ditu baionarrekin eta, zehazkiago, adinekoekin, haur tikiekin eta lizeoko ikasleekin. Programan: osasuna eta ongizatea, lotura soziala eta belaunaldien artekoa, gizonen eta emazteen arteko harremanak, bizikidetza.

Data honetan argitaratua

Zerbitzu zibiko honen bidez, bizitza profesionala ezagutu, orientazio bat baieztatu, ikasi eta kausa baten alde konprometitu nahi dute. 15 gaztek osatua, horietatik 12 Euskal Herrikoak, 2024-2025 promozioari harrera egina izan zaio Herriko Etxean Laurence Hardouin, Trantsizio Ekologiko, Solidario eta Hiritarrako auzapezordearen partetik bai eta hautetsien partetik ere 2024ko azaroaren 8an, ostiralean. 16 eta 23 urte bitartekoak dira, eta Hiriak udan zehar eramanan kanpainan errekrutatuak izan dira.
Haietarik 8 baionarrak dira, 4 Euskal Herrikoak edo Landetakoak eta 3 Frantziako eskualde desberdinetakoak. Horietako anitz duela guti lizeoa utzi eta etorkizuneko orientazio bat baieztatu nahi dute. Haien zerbitzua 2024ko urriaren 1ean hasi zen, integrazio aste baten bidez, eta 2025eko maiatzera arte iraunen du. « Service civique – Ville de Bayonne » jantzi urdin estanpatuari esker ezagutzen ahalko direnak sentsibilizazio eta bitartekaritza misioak eginen dituzte Baionako herritarren zerbitzuko.

Xehetasunak > Service civique