Xarles Videgain Vieille-Boucherie karrikan sortu eta hazi da, izatez Baionako auzo ez sobera euskaldun batean. Bizi zen apartamenduan ez zuen euskal hitzik entzuten. Eta erraten duenez, «karrikan, beste haurrekin, frantsesez bakarrik hitz egiten genuen. Oztibarreko otto bati esker eta Aldudeko ttantta bati esker entzun dut euskara".
Bitxia bada ere, Toulouse-en alfabetatu zen euskaraz. 1969an, Ipar Euskal Herrian lehen ikastola sortu zen urtean, Xarles Videgain-ek Letra Modernoetako lizentzia bukatu zuen. Jacques Allières izan zuen irakasle, idazle bat, euskalgintzan aditutako hizkuntzalari berezitua, besteak beste. Haren ondoan, euskara hizkuntza findu zuen. Garai horretan ere ikasle unibertsoan politizatu eta ezker abertzalearen ideiak besarkatu zituen. Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean irakasle aritu ondoren, masterreko ikasketak berriz hasi zituen « Le vocabulaire de l’élevage en pays d’Oztibarre: contribution aux archives de l’oralité basque » doktore tesia prestatu aitzin. Jean Haritschellar literatura ikertzailearen gidaritzapean prestatutako tesia. Bere ikerketa lexikoa Oztibarre herrialde komunitateko hiztunen inguruan egin zuen, nagusiki laborantza mundukoekin. Ordura arte argitaratu gabeko narrazio etnografiko batzuk eskuratzeko parada eman zuen, batasun geografiko historiko eta kultural bat nabarmenduz.
Etnolinguista bat irratian entzungai
Bere urte luzeetako ikerketa linguistikoen herentziak, ikerlariaren kronikak aldizka zabalduak dira Gure Irratia-n, euskarazko irratietako batean. Bi aldiz hilabean anekdotaz ilustratutako hitz batzuen jatorriaren etimologia zehazten du. Gainera, astero hitza hartzen du Berria egunkarian.
Hamaika lanen egilea ere bada Xarles Videgain, tartean atlas linguistiko bat, hogeita hamar urteko lanaren emaitza, 4.000 ordu Euskal Herriko 145 herritan egindako elkarrizketen erregistroa. Etnolinguista ospetsua, bere ikerketei esker, hiru euskalki handi identifikatu ahal izan dira euskara baitan : bizkaiera, gipuzkera eta Iparraldeko euskara. Nahiz eta desberdinki eman, xiberotarra ere hirugarren adar horren parte da. Bilketa eta transmisio dinamika batek eramana, Euskalzain oso horrek, euskararen akademiko emerituak (2017tik), hitzaldiak animatzen segitzen du han-hemenka. Azkena Donibane Lohizunen egindakoa euskaraz idatzitako eta Londreseko Britaniar Amiradoko artxiboetan berriki atzemandako gutunei buruzkoa zen.