Kultura, Karrikako artea
Tradizioa itzulipurdikatzen du Andoni Maillard-ek
Data honetan argitaratua
Haren kusiarengandik etorri opari honek bere bidea eginen du... Rennes-eko eskualdeko Arte Ederretako eskolatik 2011n atera eta Baiona sortirira itzuli da Andoni Maillard ateleria bat bertan irekiktzeko. Hiru emazte sortzailerekin partekatzen duen Zezen-Plazako auzotegiko leku hartan, haren artista lana gurutze puntaz egin obretan du nagusiki burutzen. Ukan genezakeen irudi aski aspergarritik oso urrun, haren sorkuntzak oso anitzak eta biziaz beterikoak dira: CRS-entzako ibilaldi gune bilakarazten du bazter bukoliko bat, eszena apokaliptikoa oihan xume bat... Haren brodatzaile eriek bretainiar etxaldea infernuko gune gisa bilakatzen du, su garrez inguraturik...
Objektuen desbideratzea
Gainera, gizon gisa, gustatzen zaio haren ikuslea harritzea, broderia, usaian emazteek burutzen duten lanaren bidez. Klixeez urruntzeko beste molde bat.
Desbideratu oihal margoez gain, usaiako objektu garaikideak bordatzea gustukoa du Andoni Maillardek – gatu baten potreta dakarren skate bat, xito batez apaindu jendarme kepi bat edo elefante buru bat Lui aldizkariaren Lehen orrian. Askotan eszena erotikoetan eta kontraste harrigarriek ekar ditzaketen desbideratzeetan oinarritzen da. Hemen, begirada mindulinei istanpatez beha egoteko aukera eskaintzen die haren lanak.
2020ko abendukoa da haren azken sorkuntza: ez die batere antzarik, edo oso guti, aitzinekoei eta lehen aldia zen eremu publikoan esku hartzen zuela, festival Points de vue festibalaren gomitari erantzunez. Charles-de-Gaulle plazako txirrindula garajeko horma batean ikus daitekeen magnetetan oinarritu zerrenda apaingarri parte hartzaile eta aldakorra urte oso batez apailatua izan da, 3 000 piezak muntatu eta pertsonalizatzeko beharrezkoa den denbora. Publikoak haren hunkialdia ekar diezaioke, gauzen ordena itzulipurdikatuz, eta bigarren azal bat emateko.
Irakur ere > Zerrenda apaingarri bat Points de vue-ren karietara