Jean Darricarrère, erlojugilearen lan ximena © Baiona Hiria - Anouck Oliviero 

Merkataritza, Kultura

Jean Darricarrère, denbora artearen arloko Frantziako Langile Hoberena

Baionako erlojugile bakarra Frantziako Langile Hoberena izendatu zuten 2015ean. Gure hiriko arte eskulangintzaren bikaintasuna eta antzea itxuratzen ditu ezin hobeki.

Data honetan argitaratua

Plachotte baketsuaren erdian kokatuko lantegian, irratiak musika lasaigarri bat zabaltzen du, erloju eta ordularien tiki-taka tematiek neurturik. Badoazen segundoak aldi berean “hertsagarriak eta lasaigarriak” zaizkio.

Lupa begi lagunen gainean, sudurra konpontzen ari den ordulariaren kontra, Jean Darricarrèrek pazientzia eta zehaztasuna goresten ditu.

Mende bat baino gehiago ukan ditzaketen gauzakiak berriz ibilarazteko gogoa”.

Nolakotasun genetikoak: amaren aldeko aitatxi-amatxiak suitzarrak ziren, osaba-zaharrak erlojugileak, aita-amek oraino familiako joiategi-erlojutegia atxikitzen dute katedralaren ondoan. “Goiz-goizik murgildu nintzen erlojugintzan eta berehala gustatu zitzaidan”, onartzen du Baionarrak. 15 urterekin, Doubs departamendura joan zen ikasketak egitera, Frantzian den “denbora-arteko” leku nagusia. Han LIB eta baxo profesionala erdietsi zituen mikromekanikan. Ondotik, bi urte iragan zituen Suitzan, erlojugintzaren Herrian, berriztapen lantegi batean non mikromekanikan hobetu zen, eta azkenean, Blancpain manufaktura ospetsuan. 1994an, Baionara itzuli zen bere aita Henrirekin lan egiteko, bere lantegia ireki aitzin. 2015ean, hirugarren saialdia izan zen emankorra: Jean Darricarrère Frantziako Langile Hoberena izendatu zuten, eskulangile guzientzat saririk handiena. Kari horretara sortutako ordulariak, ederki “Oren ibiltariak” izendatua, epaimahaiaren mirespena bildu zuen. 600 oreneko lana eskatu zuen! “Mende bat baino gehiago ukan ditzaketen gauzakiak berriz ibilarazteko gogoa dute niregana datozen bezeroek”, zehazten du Jeanek. “Erlojugintzako ondarea handia da eta gauzaki horien edertasunak, obratze nolakotasunak eta aterabide teknikoek oraino liluratzen naute.” Ahal bezain lanik hoberena egiteko “astia hartzen” duenak, denbora bere etsai handiena ere izan daitekeela salatzen du. “Maiz berandu nabil, nitaz trufatzen da jendea baina indarrak egiten ditut eta aitzina noa!”