Merkataritza, Kultura
Isabelle Arrese-Igor, “barneko beztitzaile”
Data honetan argitaratua
Saltzaile, gidari, itzultzaile, itsasontzietako harreragile izan da... Latinoamerikan, Antilletan edota Polinesian bizi izan da, non bere behatz miresgarriek hoteleko langileendako jantziak josten baitzituzten... Baina azken hamar urte horietan, Santa Katalina karrikaren erdian, bere antzean dihardu, hots joskintzan. Maleziatsuki Isakutu izendatua (frantsesez Isa coud tout, Isak denak josten ditu), bere lantegia oihal hondarrez mukuru betea da.
“Betidanik hondarren bilketan ari naiz, mende bat baino gehiago ukan ditzaketen ehunetik, eguzki oihaletatik, aldaira estalkietatik, mihise zaharretik, zetazko sakela laukietatik abiatuz... Horrela baizik ez du lan egiten, ez dut deus erosten, dena bihurtzen dut!” “Dugunarekin egitea”, gehitzen du Hendaiarrak, lelo bat balitz bezala. “Nire amak zidan hau irakatsi; joskintzari esker, jantzi nahi nuena janzten nuen, gurasoek erosi ezin zizkidatenak.” Gazteago zelarik, moda diseinatzaile izan nahi zuen...
“Hondar puskekin gauza oso ederrak egin daitezkeela erakutsi nahi dut”
Kilika elkarteko txotxongilo erraldoien jantzien egitean maiz parte hartzen badu ere, Isabellek bere burua “barneko beztitzailetzat” dauka. Bere sorkuntzetariko batzuek, hala nola meditazio kuxinak eta danbor xamanikoen azalak, espiritualtasun bilaketa baten ondorioa dirudite. Eta mundu osoan saltzen dira! Haatik, erridauak, mihise azalak, surik gabeko labeak, edota ezohiko itxura duten piezak ere, apainketa saltegietan aurkigaitzak, josten ditu. Ematen dituen joskintza klaseen bidez, haurrei josteko tresna, gainetik josteko makina, erregeleta eta jostura desegingailua ezagutzeko aukera eskaintzen die, haien kontzentrazioa akuilatuz. Kartsu eta eskuzabal, Isabellek erabiltzen ez dituen oihal hondarrak auzoko biztanleen esku uzten ditu!