Iñaki Serrada, acteur du carnaval bayonnais. Ici au centre, devant un géant d'Orai Bat.
Lehen planoan Orai Bat-eko joaldunak, erdian Iñaki Serrada eta atzetik elkarteko erraldoi bat. © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Kultura

Iñaki Serrada, Orai Bateko zutabea

Iñaki Serrada Lapurdiko bestetako eta ihauterietako aktore eta Orai Bat elkarteko figura bat da. Bazkide sortzailea, besteak beste « Joaldun »en kanpai-joleen ohitura berpiztu du Ipar Euskal Herrian. Joan den martxoaren 8an, taldearen feminizazioaren defendatzaileetako bat izan da, tradizio aldatuz. Gaur egun zapi dira parte hartzen dutenak.

Data honetan argitaratua

75 urterekin, Joaldun zaharrena da Iñaki, ziurrenik elkarteko zaharrena, eta bertako presidentea da.

Sortzez Lekunberrikoa, txistua ikasi zuen lehenik, 9 urterekin, Donibane-Garazin. Musika-tresna honek hainbat dantza-talderekin batera eboluzionatzeko aukera ematen dio. Ondotik, Orai Bat bere bigarren familia bilakatuko da 1979an. Lehenik boluntario eta gero animatzaile soziokultural gisa errekrutatua, gizarte eta hezkuntza jarduerak sustatzeko gaitasun agiri batean diplomatua (Capase), euskal dantza eta musikaren aldeko konpromisoarekin segitzen du. 1983an, bere koinatuarekin batera, Ipar Euskal Herriko kanpai-joleen (Joaldun) berrindartzearen jatorria izan zen. Lehengusu baten bidez, Nafarroako Iturengo kan^pai-jolek konbentzitzen ditu jakintza hori erakuts diezaieten. Geroago, euskal mitologiako pertsonaietan inspiratutako hogeit hamar bat erraldoi eta buru handi dituen kabalkada sortzen laguntzen du.

Iñaki Serrada ere Baionako euskal ihauterien eta besta tradizionalen animazioen eragile nagusietako bat da. Mutxiko klaseak emaiten dizkieu helduei, eta 10 eta 18 urte arteko gazteei, astean zenbait aldiz. Txistua ere irakasten du, eta txaranga bat sortzen lagundu du; 2024an, hainbat belaunalditako musikariak batu zaizkio. Belaunaldi gazteei egiten zaien kultur transmisioaz arduratuta, zazpi boluntariok laguntza ematen diote, beraiek ere animazioetan parte hartzean, baita jantziak sortzean ere.