Guillaume Fauveau © Mathieu Prat 

Kultura, Argazkilaritza

Guillaume Fauveau, errealitatearen gainean pausaturiko begirada bat

Guillaume Fauveau argazki-kazetariak gaur egungo gaiak ilustratzen ditu. Horietako batzuk sakontzen ditu, aurreiritziei aurre egiteko. Zinema eta musika zalea, bere argazkiek ikerketa estetiko bat ere islatzen dute, non argiak garrantzia handiko protagonismoa duen.

Data honetan argitaratua

Argazki-kazetaria, Guillaume Fauveauk ekonomia ikasketak egin ditu lehenik. 24 urterekin, masterreko praktiketan La Réunion-en, argazkigintzaren plazerak deskubritzen ditu. "Tipidanik surflaria naiz, eta uretan egin nahi nituen argazkiak. Garai hartako neska-lagunak nire lehen argazki tresna oparitu zidan…" Autodidakta, gaztea hirugarren artearen erdian murgiltzen da, oraingoan Bardalen, argazki profesionalen laguntzaile gisa. "Arrantza-haria limoi-zirrindolaren gainean daukana, begiztatzen hasten dena, ni nintzen. Anitz ikasi dut bizpahiru urte hauetan asistantzialismoan, aitortu du, baina zaila da lanbide honetan bizimodua ateratzea. Ondorioz, berriz eskolarako bidea hartzea erabaki nuen elektrikari batxiler profesional bat pasatzeko. Nire eskuekin zerbait egin nahi nuen".

Irudiaren deia

Artista, artisautza honetatik bost urtez bizi izan zen. Bere grinak dei egin ziezaion arte. "Ez nuen zinez sinesten, baina nire enpresa likidatzea erabaki nuen garaian, kronofagoa bilakatu baitzen, Mediabask-en argazki-kazetari izateko lan eskaintza bat pasatzen ikusi nuen. Erantzun dut eta atxikia izan naiz!"

2018 bukaeran zen. Hilabete batzuk geroago, Pausako harrera zentroaren baitako erreportaje batek inflexio puntu bat markatuko du. "Laster egin behar zen, prentsan gertatu ohi den bezala. Baina gaiari denbora ematea merezi zuela uste nuen. Ondorioz, horretara itzuli naiz." Eta ongi egin du. Martxoaren 20a arte Didam-en aurkeztutako « Guillaume Fauveau, fragments de réalité, errealitateari so » erakusketak erreportaje honi eskaintzen dio bere gune nagusia.
Bere generoan bakarra den Zentro horretan interesatuta, hiri batek lagundurik, baita Euskal Hirigune Elkargoak ere, Libération-ek enkargu bat pasatu dio ere. Lehen elkarlan emankor honek ireki dizkio kazeta handiaren ateak.

Ideia faxistak borrokatu

Etorkinei buruzko lan honek, harrera zentroari buruzko erreportaje batekin hasirik, urrunago joateko gogoa eman dio. Segida bat ukanen du. "Aurreiritzi eta diskurtso faxistei aurre egiteko, denbora gehiago eskaini nahi diot gaia dokumentatzeari. Etorkinekin elkartearekin elkarlanean, ibilbideak nabarmendu nahiko nituzke, gazte horien integrazioa erakutsi, harrera familietan, adingabeen eskolatzea, haien formakuntza, eta batez ere lan egiten dutela, etxebizitza dutela eta independenteak direla..." Orohar bizitzeko gogoa. Proiektu horri beste gogo bat gehitu behar zaio: musika edo musikariak ilustratzen segitzearena. Ingurune lokalean ongi integraturik, albumeko azalak ilustratzen ditu – adibidez Willis Drummond –en azkena, eta prentsa-irudiak ematen ditu - Felix Buff musikariarena, Zetkin punk talde feministarena... Hori pentsatzen, aurpegia argitzen zaio, begiak dirdiratzen zaizkio... Unibertso motorre honek animatzen du ere.

Irakurtzekoa ere "Guillaume Fauveau expose au Didam"