Claude Iruretagoyena, fondateur de la compagnie Maritzuli, ici au Cloître de la cathédrale de Bayonne lors de l'exposition présentée à l'été 2020 "Costumes et mémoires de fil"
Claude Iruretagoyena, Maritzuli konpainiaren sortzailea, hemen Baionako Katedralaren kalostran "Costumes et mémoires de fil" erakusketa 2020ko udan aurkeztu zuelarik. © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Kultura

Claude Iruretagoyena, dantzaria eta jostuna

Claude Iruretagoyena Baionako merkatuaren parean sortu zen 1960an. 7 urte zituenetik, Errobiren gaineko zubia gurutzatzen zuen, Pannecau karrikan zegoen Batz Alai elkartean (Ipar Euskal Herriko lehen dantza-taldeetako bat) dantzan hartzeko. Betti Beteluk, bere dantzako lehen maisuak, laster aurkitu zuen bere ikusmen-oroimena.

Data honetan argitaratua

Orduan, herrietako besta ainitzetarako ateraldiak proposatu zizkioten, Xiberora, Lapurdira, Nafarroa Beherera, baina baita Bidasoaz bestaldera ere, emanaldiak ugari baitira.

Bi maisu: bata dantzarako, bestea bere irakurketarako.

Claude gazteak urratsak, koreografia, dantzan behin bakarrik ikustearekin berriz emateko gaitasun bhaliosa du… Mugimenduak eta haien logika erraz sartzen zitzaizkion oroimenean. Eta dohain bikain horrek eragin iraunkorra izanen du helduaroan. Hogei urterekin irakasten hasi zuen errepertorio on bat pixkanaka integratzeko aukera eman zion.

Betti Betelurekin batera, beste maisu bat ere izan nuen, intelektuala, Thierry Truffaut-en pertsonan, aitortzen du. Euskal Herriko ihauterien gaian interes berezia zuen etnologo honek dantzarekin lotu erritualen zentzua, pertsonaien zentzua, eramaten zituzten arropen erranahia azaltzen zizkidan… Betti Betelurekin, leku guzietara eraman ninduen.

Bi zaharrago horiekiko konfiantza eta ezagupena ageri dira dantzariaren bihotzean, Euskal Herrian lotura ainitz holaxe sortuz.

Zentzuketan

Kultur munduarekin dituen harremanei esker, Claude Iruretagoyenak zentzua kausitzen dio dantzari.

"Besta guziek ardurenean gauaren eta heriotzaren beldurretan oinarritzen den sinbolismoa dute, eta, ber denboran, argiaren, eguzkiaren eta betierekotasun-sentimenduaren bila dabilena, gehitzen du zale porrokatu  horrek. Dantzaren, musikaren, arrabotsaren bidez, gizateria, bizitza ernarazi nahi zuten…. Berritzearen desira bazegoen.

Helburu horiek arropan ere agerian ziren, bai bestarako egin jantzietan bai egun guzietakoetan: gorri kolorea bizi-ikurra da, urrutitik ageri dena, xingolek haizea orrazteko balio dute, nolabait balakatzeko… Koloreek sinboloak dituzte. Talde baten sinesmenen adierazgarri ere izan daitezke, hala nola erraten denez Erronkarian ematen ziren zaia handi horiek etsaiaren buru moztuaren atxikitzeko balio zutenak!

Jantziak nortasunaren edo eguneko trenpuaren ispilu dira ere. Eta jostunen sormena hainbat moda ezberdinen iturria da.

Moda-sortzailea, ehunka jantziren egilea

Kultur aberastasun hori euskal dantzaren parte da, zoinaren Claude Iruretagoyena eta duela hogei urte sortu zuen Maritzuli konpainia enbaxadoreak baitira. Dantzariari bere jantziak eta konpainiako dantzarienak egiteko gogoa naturalki piztu zion … 900 piezaz baino gehiagoko bilduma osatu arte!

Azken urte horietan Jon Olazcuaga Garibal dohain handiko gaztearen laguntza du: dantzaria, jostuna eta brodatzalea, 2020ko udan Baionako katedraleko kalostrapean "Jantziak eta hari-memoriak"izeneko erakusketa sortzen obratu zuen besteak beste.


« Egiazki, lehen aldia zen gure bilduma hain ontsa erakutsia izan zela” erratearekin bukatzen du Claude Iruretagoyenak.