Argazkilaritza
Claude Billès, bat-bateko sorkuntza
Data honetan argitaratua
Musika taldeen promoziotik itzulinguru batek argitalpen elektronikora formatzera eraman zuen, diskoen azalak egiten zituela eta. Hortik, argazki numerikoari interesa eta, oroz gainetik... fitxategi kaltetuei, zeinetariko batzuk arte obren mailaren gora daitezkeen! Segurtamen oso batek du artista akuilatzen: akatsetik sorkuntza prozesua sor daiteke eta ustekabeko alkimiatik edertasuna. Perfekzioaren bila ibiltzea edo errealitatea itxuratzea ez baitzaio hainbeste axola, Claude Billèsek bilaketa hori berezitasuna bilakarazi du. Programa batek sustatzen du urrats honetan: argazki numeriko bat edo batzuk oinarritzat hartuz, iturburu-fitxategien nahizko kalteak sortzen ditu, estetikoki emaitza ona lortu arte. Artistak azaltzen duenez: “beharrezkoa den dohain handiena behaketa gaitasuna da. Bukaerako emaitza zer izanen den ez dut ideiarik ere; kaltetze prozesua gelditzea irudia ongi zaidalarik, ez dut besterik egiten.” Lortutako irudiak, non argazkiak eta kolore bizien hatzak gainezarriak diren, formatu handian aterak dira. Halako bat egiten digute.
Pixel art
Claude Billès menturazko pixelizazio joko horretan aritzen da beste euskarriak ere erabiliz. 2020ko urrian, Points de vue festibalaren denboran, DIDAMen aurkeztutako Graffic Waves erakusketa kari, 12m2ko pareta bat eranskailu zuriz estali zuen. Laukitxoak kenduz eta lekuz aldatuz, ikusmen-itxurak eta grafiko interesgarriak lortzen zituen. Erakusketa bisitatzen zuten lagunak ere parte hartzera gomitatuak ziren. Claudek adibidea eman zuen lehen erakusketa baten bidez, eta bisitatzaileek nahi zuten gisara segitu zuten. “Sortutako karrak harritu gaitu DIDAMeko arduraduna eta nihaur. Ariketa horretara eskaini ez genituen aldeko bi paretak ere, hastapenean beltzak zirelarik, eranskailuz estaliak izan ziren.” Pixel arteaz gain, serigrafiari ere interesatzen da artista. Eskoletan esku hartzen du eta tailerrak animatzen ditu nerabeak errezibitzen dituen Mirasol bezalako etxeetan, haien buruaren baitako konfiantza eta estimua berriz ukan dezaten. Erabilpenei egokituz, besteak beste sakelako telefonoena, potretaren inguruan lan egiten du. Hori dela eta, bizpahiru tailerren denboran, talde pizgarri bat sortzea lortu du. Beste egitasmo bat, erakusketa aretoak hetsiak direno: villa pribatuetan, obrak zintzilikatzea, Virginie Barorekin elkarlanean, Euskal Herriko artista agentea. Baina aldi honetan, argazki eta serigrafiez gain, margolanak ere izanen dira. Sorkuntza prozesuaren gainean behako berri bat pausatuz, Claude Billèsek alor hori ikertzen du inspirazio iturri berriak aurkitzeko xedearekin.
Argibide gehiago > 537718.com (site de l'artiste)