Kirola
Aymeric Lorin, goi-mailako kirolaria
Data honetan argitaratua
7 urtetan da lehen aldiko eskiko pare baten gainean igan familiarekin Gouretten egin ateraldi baten karietara. Baionan bizi izanki, trebatzeko leku onetsia bilakatu zaizkio Pirinioak geroztik. Lehen jarraitzailea duen amak asteburu guziz eramaten du patar malkartsuetara, berataz bakarrik arduratzen den irakasle batengana. Hilabetean aste batez, Alpeetara joaten da, Frantzia poloan sartzeko asmoz.
Lyonen sortu haren amari ez zitzaion bururatu ere haren semeari eskiatzeko plazera eskaini gabe heztea. Xedea bete du Aymeric arrunt gustuan baita elementu horretan. "zer duzu gustukoen eskiatzen duzularik?", galderari "elurra" erantzuten du lehenik eta "abiadura" ondotik. "Haren beldurra duzuia," galdetzerakoan, "Ez" ihardesten du neholako zalantzarik gabe. Ziztuak mozkortzea du zinez gogoko Aymericek. Zinezko abantaila bat, jaitsiera ertzogarriak burutuz justuki diziplina horretan arrakasta lortzeko segundu baliosak irabazteak ekartzen ahal baititu.
Gaitzeko zango jokoa
Goi mailako eskiatzailea bilakatzeko ahalmenak haren jatorri etnikoei zor dizkie ere: urtean sei hilabetez elurrez estalia den Lituanian sorturik; lau urte bete baino lehenago etorri da Euskal Itsasbazter honetara. Baina haren izipiritu jostakina bezain lehiakorraren ondorioa dira ere. Dohain hauek aitzinera ekarriak izan ondotik, teknika gehiago biltzeko ahalmenean bermatzen dira haren aitzinatze tarteak, beste kirolari orori gerta litzaiokeen gisara. Eta arlo horretan, erronka azpimarratzekoa da. Aholku edo manu desberdinak aldi berean ulertzeko haren ahalmena mugatzen duen autismo arin bat pairatzen baitu Aymericek.
Funtsezko lana zailagoa da beraz, merezimendu handiagoarekin lortua beraz. "Zer nolako aitzinamenduak lortu dituen!" dio erregularki haren ahalmen urriaren abiapuntua ere ezagutzen duen haren amak lilura handiz. Beste pertsona batek miresmen berdina dauka: gazte honek 2015etik lortu aitzinamenduak ikusten dituen Jean-Dominique Barberarena, Olagarroa kirol egokitu baionar elkarteko lehendakariak. "Gurekin futbolean aritzen da elkartea sortu dugunetik, eta baloi bat hunkitzen duen orduko liluratzen gaitu. Sekulako jokolaria da, zango joko malgua bezain zehatzarekin. Jestu delikatuak baditu ere, joaldi azkarra erabil dezake aldi berean. Dantzaria ere izaten ahal zen nire iduriko."