Baina publizitatean ezarri zuen bere burua lehen aldiz, grafikoek eta loturiko iragarrki mezuek liluratuta. Hamabi urtez lan horretan aritzen da, azken urteak estratega eta kudeatzaile gisa. Orduan, aldaketaren beharra sumatu zuen eta nahiko premiazkoa benetan. "Irtenbide bat bilatzen nuen, iduritzen zitzaidan itzulia egina nuela."
Baina, itzuliko da... dorrean, baina buztinlariarenean oraingoan. "Aurreikuspen guztien kontra» haren erranetan. Florian Gadsby zeramista talentu batendako bihozkada bat zaplastako ederra izan zen. Haren lana ikusirik, etsita sentitu nintzen, nire buruari errateraino: baina hori ni naiz, hori naiz.. Nik sortu beharko nukeen hori!"
Bere buru-argitasuna eta irakasgaiarekin konektatzeko behar amorratua balioztatzeko asmoz, lau eguneko buztigintzako ikastaro trinko batean izena eman zuen. Aurreikusitakoa zuzen zen. Ateratzeko atea markatua da. 2021ean formakuntza intentsiboa hasi zuen, urtebetean CAP bat lortuz. Arrakasta beehalakoa da. "Nire lana dokumentatzen hasi nintzen formatzen hasi nintzelarik, azaltzen du." Ulertu: argazkiak eta bideoak argitartzen zituen sare soziletan. Horixe izan zen ontziratzea. Zeramikari artisau askok ere klaseak ematen dituzten lekuetan, bizimodua ateratzeko, Jacques Monneraud-ek, berak, ez du behar. Ez du eskaerarik hartzen, ezta ere. Erosketak itxaron-zeerrendan egiten dira, eta berdin dio zein den helburua, izenpetuta baldin badago behintzat...
Artisauatik artistara
Jacques Monneraud-ek bere marka du. Dudarik gabe. Erabilgarritasunerako zaletasunarekin, dekoratu ebolutiborako pospolu-kaxak egiten ditu, eta arauz kanpoko bilduma bat gaineratzen du, Cardboard, begia engainatzen duten objektuak – kartoia dirudi. Pitxer, lapiko, kaiku eta loreontzietan eskuragarri, bere sorkuntzak ezagutza paregabea islatzen du, proba, marrazketa eta ikerketen bidez garatu duena. Berak ere bere lanabesak asmatzen ditu, zeramikazko ontzietan lan egiten duenean frisoak marrazteko adibidez. Keinu zehatz batekin manejatzen ditu, menperatuta, ordularigile baten antzera. Bideo batean ikusten da berdin-berdin produzitzen duela plastikozko boteila bat; bere esku-kolpeak liluratzen du.
Gazteak lehen tailer bat irekitzen du Angelun, gero, bere gogoko helmuga den Baionan "Parisen bizi izan naiz, baina Pauekoa naiz, tikitatik Euskal Herria ezagutzen dut eta Baionan finkatu nahi nuen », dio. Mediatekaren ondoan aurkitzen du bere lokala. Han lan egiten du, eta interneten, saloietan eta Pariseko galeria batean saltzen du. Izan ere, uste baino lasterrago, artisaua artista bilakatzen da. Arte garaikidearen merkatua irekitzen zaio oraingoan; unibertso oso bat.
Xehetasunak > artistaren Instagram orria