Borondate oneko lana, Loisirs
Andrea, bizikletonomiaren bidea
Data honetan argitaratua
“Ttipitatik, bizikletaz ibiltzeko ohitura dut. Nire gurasoek guti erabiltzen zuten beribila; eskolara eramaten gintuzten bizikletaz, lanera joaten ziren bizikletaz, erosketak egiten bizikletaz... Beraz, ibilmolde naturala bilakatu da.” San Izpiritu auzotegian bizi bere senarrarekin eta ama eskolan diren bi alabekin, berak ere bidaia gehienak bizikletaz egiten ditu: merkatura, mediatekara, eskolara, eta urrunago ere, xitxuketa saltegi handietara edo hondartzara. “Maiz beribilez baino denbora gutiago ematen dugu eta hain atseginagoa da!”, gehitzen du.
2013an Baionara etorri zelarik, Txirrindiraultza* batetan parte hartzeko ideia ukan zuen jende berriak ezagutzeko. Eta ongi atera zen. Bizikleta-eskolako boluntario gisa Txirrind’Olan kidetu eta gero, laster sartu zen administrazio kontseiluan zeinen lehendakaria bihurtu den. “Egia da, kazetaria naizenez, maiz eskatzen zidatela prentsaren aurrean hitza hartzea, prentsa oharrak edo elkartearen webgunean argitaratutako artikuluak idaztea. Jakitea eta jakinaraztea zen nire gaitasun nagusia!”
Jendeak bizikletonomo bilakaraztea
Andrea aise mintzo da eta ideia argiak ditu. Abantaila bat izaten da hiriko ingurumenean gero eta presentzia handiago duen elkarte batentzat. Bizikleta bide berri batzuen antolaketarekin, errazago eta seguruago bilakatu da bizikletaz ibiltzea. Eta praktika honek gero eta jende gehiago biltzen ditu. “Txirrind’Ola lantegiak bizikletak konpontzen eta saltzen ditu, prezio apalean, baina txirrindulariak autonomo bilakaraztea dugu xede, dio lehendakariak. Hala zergatik konponketa-lantegia irekia den astegunetan eta larunbat goizetan. Mekanikari soldatadunak hor dira laguntzeko eta aholkuak emateko; boluntarioek ere elkar laguntzen dute.” Bizikletonomiarako helburu honen esparruan - bizikleta autonomikoki kudeatzeari dagokion hitza, Andrea aski aitzinatuak direnetakoa da, adibidez, arrasta-zapatak edo aire ganbera aldatzen badaki. Trebetasun horrez gain, egoera aldatzearen alde ari den talde baten kide izatean datza bere atsegina. “Barkagogorrak izan gabe, arazo praktikoak konpontzean datza gure egitasmoa, pedagogiaren bitartez. Egiatan, erakundeek eta elkargoek gero eta arreta gehiagorekin entzuten gaituzte. Batzuen solaskide nagusiak izan gara noiztenka.”
*Txirrindiraultza: txirrindulari talde handian antolatutako ateraldia