BAIONAN, EUSKARA EMAN ETA BARNA

Euskararen barnatzeko baliabideak

Ikasketa orotan bezala, euskara ikastean ere, motibazioa ezinbestekoa da, baina hizkuntzaren baliatzea ere funtsezkoa da. Baionan, hainbat baliabide dira, euskararen barnatzeko, praktikaren hobetzeko eta ezagutzen aberasteko.

Hainbat baliabide, euskararen erabilpenaren garatzeko eta aberasteko

  • Baionako mediateketan, dokumentu funts zabala (liburuak, DVDak, komikiak, bideoak...) eta euskarazko animazio programa (irakurketa publikoak, ipuin kontaketak, euskarazko mintzaldiak aldibereko interpretazioarekin, tailerrak,...): Baionako mediateka 
  • Euskarazko hiztegiak, hizkuntza egunero baliatzeko

Besta giroan euskararen erabilpenaren sustatzeko

  1. Mintzalasai elkarteak besta antolatzaileentzako euskarazko euskarri kit bat sortu du. Besta giroan euskararen erabilpenaren bultzatzea du xede.
  2. Baionako Bestentzat, hiztegi balios bat dago: euskara sakelan (L'euskara dans la poche). Gainera, Baionako Besten egitaraua osorik itzulia da, paperean eta fetes.bayonne.fr/eu/ webgunean eskuragarri.

Egunerokoan euskararen baliatzeko tresna praktikoak

Nola erran: frantsesa-euskara hiztegi numerikoa

Aditzak: euskarazko aditzen jokatzeko tresna

Euskalbar: euskaratik ingelesera, frantsesera, gaztelaniara eta alderantziz itzultzeko bilaketen laguntzeko aplikazioa. Aplikazioa Interneteko baliabideetan oinarritzen da: Euskaltzaindiaren hiztegi batuan, UZEIren baliabideetan, Elhuyarren hiztegietan, etab.

Aplikazioaren deskargatzekohttps://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/euskalbar/

hiztegia.net atariak hainbat hiztegi biltzen ditu: orokorrak, sinonimoenak, entziklopediak.