BAYONNE BASCOPHONE

Baiona eta euskara

Baiona hiri anizkuna da. Ipar Euskal Herriaren atarian dago, kulturak elkartzen, batzen eta elkar bizi diren gunean. Nortasun hori, partez, euskal komunitatearen ekarpenei zor die.

Euskararen presentzia ohargarria

Euskararen arloko hainbat erakundek Baionan dute egoitza:

- Euskaltzaindiaren adar bat, Unibertsitateen arteko euskal ikasketen saila (UAEIS), CNRSko ikerketa unitate mistoa den Iker Euskal ikerketa zentroa, Euskararen Erakunde Publikoa (EEP)…

Beste hainbat eragilek ere jarduera Baionan dute

- Berria euskarazko egunkari bakarraren adarra, eta Herria astekaria.

- Elkar, euskarazko argitalpen eta hedapen enpresa handiena.

- France 3 Euskal Herri eta Urdin Euskal Herri irratia, partez euskaraz hedatzen dutenak.

- EiTB Euskal Autonomia Erkidegoko irrati eta telebista publikoak.

 

 

Ama-eskolatik lizeora, 958 haur eskolatuak dira murgiltze sisteman eta 410 haur elebidunean eskolatuak dira Baionan.

Euskara, hizkuntza bizia

Irakaskuntza gazteei euskararen transmititzeko bide nagusia bilakatu da. Egun, ama-eskolatik lizeora, 958 haur  euskaraz eskolatuak dira Baionan eta 410 haur sail elebidunean eskolatuak dira euskara ikasten duten unibertsitateko ikasle eta helduez gain. Haurrek irakaskuntza sail eta eredu guziak eskura dituzte Baionan.

 

 

Euskarazko irakaskuntza eskaintza aberatsa eta anitza da, ama-eskolatik unibertsitatera.

Transmisioaren erronka: euskara packa

Sortzetik beretik, egoera zibilaren zerbitzuan sortze deklarazioa egitean, Euskal Elkargoko herrietako sortu berrien  buraso guziei euskara packa proposatzen zaie, euskararen transmisiora sentsibilizatzeko. Euskara packean, eskolen, haurtzaindegien, aisialdi guneen eta euskara transmititzen duten beste eragileen aurkitegia dago.

Euskara packaz argibide gehiago HEMEN 

Ikastearen erronka 

Haur ttipientzat: bi haurtzaindegitan, euskarazko labeldun harrera

Luma Baiona elkarte-haurtzaindegia

9 bis, Georges Berges karrika, 64100 Baiona

05 59 59 11 10

luma-baiona@orange.fr

San Izpirituko hiriko haurtzaindegia

5, Aristide Briand karrika

05 59 55 29 10

creche.saint-esprit@bayonne.fr

Helduentzat: bi elkartetan, euskara kurtsoak

AEK elkartea

22, Marengo karrika - Baiona

05 59 59 50 99

AEK elkartea

Jakinola elkartea

12, Maubec karrika - Baiona

06 03 57 53 66

contact@jakinola.eus

Jakinola elkartea

Erabilpena eta plazerra

Aisia denboran euskararen erabiltzeko paradak ez dira eskas:  

Uda lekun, euskarazko aisialdi harrera

Uda leku elkartea

-  Mintzalasai elkarteak BABko euskarazko animazio eskaintzen aurkitegi eguneratua argitaratzen du. Denen euskara gogoa asetzeko gisan! 

Mintzalasai elkartea