KULTURA DENEN ESKURA EMATEKO POLITIKA AKTIBOA

Urririk eta prezio erakargarrietan

Baionako hiriarentzat, funtsezkoa da kultura-jardueren prezio politiken finkatzea.

Denen neurrirako prezioak

Baionako hiriarentzat, funtsezkoa da kultura-jardueren prezio politiken finkatzea. Déclic txartelari esker, irabazi zergagarririk ez duten baionarrek baldintza bereziak dituzte. Eta Baionako hiriak arlo horretan beste ekintzarik ere abian eman du. Hala, zuzenean kudeatzen dituen programazioetan, denen neurrirako prezio erakargarriak proposatzen ditu: Igandeak musikan, Koruak nazioarteko koru jaialdia, euskarazko antzerki programazioa… Halaber, Baionako hiriak eta turismo bulegoak, elkarrekin, "Lauga taularen aldetik" denboraldia antolatzen dute. Bestalde, Baionako hiriak sostengatzen dituen kultura eragileak ahal bezain prezio apalen proposatzera bultzatzen ditu: Scène nationale, L’Atalante, Luna Negra, Magnéto, Baionako Euskal museoa…

Kultura-jarduera anitz urririk

Baionako hiriak kultura-jarduera anitz urririk ematen ditu: DIDAM, Natur historia museoa, Paseo jaialdia, Mediateka (baionarrentzat izen ematea urririk), Ondarearen Europako egunak, Arkitekturaren Frantziako egunak, Confluences, Aniztasunaren astea, Ondare geldialdiak, Dantza Hirian…