LABELDUN HIRI HISTORIKOA
Baiona, arte eta historia hiria
Baionako hiriko "Arte eta historia hiria" misioak, arkitekturaren eta ondarearen animatzailea buru duela, Baionako ondareen agerian emateko kultura-politika azkarra garatzen du. Denei zuzendua zaie, eta Baionaren ulertzeko gakoak ematen ditu. Herritar, haur, gazte eta bisitariek, animazio programa aberatsari esker, Baionaren eta bere auzoguneen bazter gordeenak ezagutzeko parada dute: ibilaldi gastronomikoak, pista jokoak, bisita gidatuak, tailerrak, hiri ibilaldiak, ondare geldialdiak. Hiriko gida mintzalariek bisita horiek sortzen eta animatzen dituzte eta hamaika bisaia dituen gure hiriaren maitasuna partekatzen dute.
Baiona: ondareari buruzko egunak
Baionako historia, ondare eraikia eta ondare immateriala Frantziako eta Europako egun berezien karietara ere agerian ematen dira, animazio programa berezia plantan emanez: Arte lanbideen Europako egunak, Ondarearen Europako egunak, Arkitekturaren Frantziako egunak.