DENENTZAKO EGUNGO MUSIKEN ESKOLA

Rockschool

Rockschool La Locomotive elkarteak animatzen duen egungo musiken eskola da. Musikaren irakaskuntzarako gelak Baionan ditu, egungo musiken gune orokorrean, Le Magnéto hedapen aretoarekin batean.

Rockschool: adin oro, maila oro

Baionako Rockschool eskolak 200 ikasle ditu, adin guzietakoak (haurrak, nerabeak, helduak) eta maila guzietakoak (hasiberriak, tartekoak ala trebeak). Kurtso mota anitz proposatzen ditu: musika gogoaren pizteko kurtsoak, bateria, baxua, kantua, teklatuak eta gitarra. Kurtso guziak irakasle eta musikari profesionalek ematen dituzte, zaletasunaren transmititzeko gogoz, ikasleei egokitu pedagogia baliatuz.

Rockschool: manera sabantik gabe eta jostatuz

Rockschoolen funtsa musika sinpleki eta pragmatikoki irakastea da. Ikasleek musika-tresna segidan eskuetan hartzen dute, baita hasiberriek ere, bakoitza bere erritmora aitzina dadin, edozein izanik ere haren maila. Taldean jotzeak ere garrantzia berezia du Rockschooleko irakaskuntzan.

Rockschool eta Magnéto, eskuz esku

Baionako Rockschoolaren gelak Magnéto aretoaren ondoan daude. La Locomotive elkarteak, urte osoan, eszenako aurkezpen mementoak antolatzen ditu, nahi duten ikasleek eszenaren usaia har dezaten eta musika elkarrekin jotzearen plazera ikusleekin parteka dezaten.