Maurice Ravel iparraldeko kontserbatorioa
Eskualdeko ospea, Baionatik Hendaiara
74 musika irakaslek, 14 dantza irakaslek eta 4 antzerki irakaslek 4 gunetan irakasten dute: Baionan, Biarritzen, Donibane Lohizunen eta Hendaian. Baionako gunea da egoitza nagusia, eta bertan daude administrazio zerbitzu gehienak.
Maurice Ravel kontserbatorioak, lurraldeko eskolekin batean, pedagogiaz gogoetatzen du, sare ekintzak antolatuz. Helburua ahal bezain bat hartzaile barne hartzen ahal dituen arte irakaskuntzaren proposatzea da. Ordutegi egokituko klaseei esker, motibatuak diren ikasleek arte irakaskuntza azkartua ukan dezakete. Musika bokazio azkarra duten ikasle batzuk lanbide-norabideko zikloetan sar daitezke, goi mailako irakaskuntzako eskoletara sartzera prestatzeko.
Talentu mintegia
Kontserbatorioak 1 920 ikasle ditu. Talentu, sormen, arte adierazpen eta berrikuntza pedagogiko mintegia da. Bestalde, eskoletan arte hezkuntzako ekintzak antolatzen ditu, baita denentzako arte ekoizpenak ere (ospitale, haurtzaindegi eta jaialdietan). Kontserbatorioak, beraz, gure lurraldeko kultura-bizian eta animazioan azkarki parte hartzen du.
Kontserbatorioko ateak denei zabalduak zaizkie. Zatoz lurralde osoan antolatzen diren ekintzen, topaketen eta eszena publikoen berri hartzera!
Conservatoire Maurice Ravel Pays Basque – Iparraldeko Kontserbatorioa Euskal Hirigune Elkargoaren egitura publikoa da.
Conservatoire Maurice Ravel Pays Basque - Iparraldeko kontserbatorioa