Osasun aterabidea mutualizatua prezio onenean
Mutualitatea denentzat
Hurbileko eskaintza elkarkidea, pertsonalizatua eta denei irekia
Osagarri asurantza gehigarri merkea proposatzen du Baionako Hiriak. Haren helburua da elkartasuna azkartzea eta Baionar guziek artatzeko ahal hobeak ukna ditzaten. Hilabeteroko kotizazioak alabaina goregiak dira langabezian diren pertsona, ikasle edota ere osasun arloan xahupen handiak dituzten adineko pertsonentzat. Bereziki ACS edo CMU Complémentaire (CMU gehigarria) lortzen ahal ez dutenentzat. Osasun arloko bi laguntza hauek bat egin dute la mutuelle santé solidaire (Osasun mutualitate elkarkidea) bilakatzeko.
Osasun mutualitate elkarkide bat lortzeko eskaera egiteko, idazkina deskargatu.
"Nire herria, nire osasuna": HJLZ 2015az geroz Actiom elkartearen partaide
Baionako HJLZ Actiom (erosahalmena hobetzeko mutualizatze ekintza) elkartearekin hitzartu da banakako osagarri asurantza gehigarri bat hartzen ahal ez duten, edo prezio intresgarriagoetan egin nahi duten Baionarrek banakako mutualitate baterako baino kotizazio apalagoa ordain dezaten.
Konkretuki, hautuzko kidetze kontratu kolektiboak negoziatzen ditu Actiom elkarteak HJLZ-en izenean asurantza konpainia eta mutualitateekin, prezio negoziatu eta mutualizatuak lortzeko estatu mailan.
Argibide gehiago Actiom elkartearen gunean
Argibideak eta urraspide errazagoak
Urraspide errazagoak ukanen dituzue Baionako Hiriko HJLZ-ak porposatu eskaintzaz gozatzeko eta honela aterabide bat atzemateko zuen hilabateko osasun kotizazioak merkeagoak izan daitezen.
Permanentziak aste guziez Herriko Etxean eta HJLZ-en, zuen osasun arloko aterabidearen azterketa pertsonalizatua burutzeko
Xehetasunak eta hitzordua hartzeko 05 64 10 00 48, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 8:00etara gelditu gabe.
Permanentziak HJLZ-en: asteazken goizean, hitzordua hartu ondotik bakarrik, aholkulari berezitu batekin biltzeko
Permanentziak Herriko Etxean (hall Cassin): astelehen goizean, hitzordua hartu ondotik bakarrik, aholkulari berezitu batekin biltzeko.